Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Milaka abere, hezitakoak ala basapiztiak, itota hil dira azken hiru asteotan gertatutako uholdeetan harrapatuak izan ondoren. Berria - Mundua 2006-04-27
Gizartetik bota egin zuten eta basapiztien antzeko bihurtu zen: basastoekin bizi izan zen, belarra jaten zuen idiek bezala eta haren gorputza ihintzak bustitzen. Elizen arteko biblia Dn 5,21
Euskaraz nola esaten zioten uro delako basapizti hari? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.
Egun hartan ituna egingo dut neure herriaren alde, basapiztia, hegazti eta narrastiekin. Elizen arteko biblia Os 2,20
Madarikatua hi abere guztien artean eta basapiztia guztien artean! Elizen arteko biblia Has 3,14
Abereek eta gainerako animaliek, mota guztietako basapiztiek, ezustean jaiorik, soroak eta mortuak beteko lituzteke. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.
Honentzat suak bere beroa moteltzen du, urak zaporea aldatzen, harkaitzak edateko ugari ematen, izaki bizigabeak zerbitzari bihurtzen, basapiztiak mantsotzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 898. orr.
Horrelaxe sortuak direla ikusiko duzu basapiztia mendikoiak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.
Iluna zabaltzean, badator gaua: basapiztia denak harat-honat dabiltza. Elizen arteko biblia Sal 104,20
Bi krudeltasun mota bereizten ditugu: bata ergelkeriatik sortzen da, arrazoitik edo gogoetatik beharrean, eta anker jaiotako gizakia basapiztiaren pareko bihurtzen du. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 153. orr.
Erresistenteekin baino ankerrago portatzen omen zen juduekin, basapiztia baten moduan homosexualekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 343. orr.
Ez dena hiritarra, edo basapiztia da edo jainkoa da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.
Horregatik, berez basapiztia den arren, emakume birjin baten aurrean bildotsa bezain otzana da, eta horrela agertzen da Erdi Aroko irudi askotan; emakume baten magalean, alegia. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 117. orr.
Haren besoak behetik gora mugimendu bakar bat egin, eta basapiztia larria behea jo eta hilda geratzen da bertan, erditik ebakia sabeletik eztarrira. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 164. orr.
Espezie honetako basapizti miragarriagoekin ohiturik, herensugea, tamainaz, barregarria da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.
Basapizti gazteen antzekoa zuan: monjetako hezkuntza zorrotzak eta aitaren kulturak eta samurtasunak portaera nolabait leundu besterik ez ziotean egin. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.
Bertan arnasestuka egon zen luze, basapiztia jazarriaren gisan, eta gero haremera jo zuen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.
Gerora ohartu nintzen, jendea hil bezain pronto lurperatu eta gorde egiten zela, etxabere hilak, basapizti galduak, arbola irauliak edo pareta zahar eroriak ez bezala. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.
Basapiztia madarikatuak ezin, bada, jakin zer zetorkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.
Egun haietan ez zen hegaztien lorratzik ere ageri eta basapiztia gizajoak ez ziren oihanetik inoratzen: gehienak, izurrira etsiak, bertan akabatzen ziren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.
Eta zu? Zaborra, zorigaiztoko basapiztia, zer zara zu? Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 145. orr.
Badaki, azken batean, poesia basapizti izugarria dela, ez domaketarik ez laburtzapenik onartzen ez duena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.
Eskuen eta zangoen indar harrigarriaz fidaturik, basapizti aldren atzetik jotzen zuten, harrika eta mazo astunez joka. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.
-Hori gizalegea Quenu andre basapiztia horrena! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 119. orr.
Quenuk pentsatu zuen Lisa onegia zela, Gavard basapiztia haren atzetik horrela ibiltzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.
Eroa, astoa, basapiztia halakoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.
Halako sarraskiak egiten dituztenak ez dira euskaldunak, baizik eta basapiztiak eta hiltzaileak. Berria - Harian 2005-03-11
Atzetik erasotzen gintuzten bikoteka ibiltzen ziren berde ilunezko basapiztia txapeloker haiek. Berria - Euskal Herria 2006-04-26
Orduan egin zuen bere triskantza basapiztia ilehori horrek, kirtenarekin kolpatu zuen, puntarekin zulatu zuen, eta hotzikara sartu zion hezurretan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 385. orr.
Basapiztia ilehoriek bata bestearen atzean harilkatzen zituzten garaipenak, beren esbastikaren azpian. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.
Zer basapiztia da niri aholkua ematen didan hau? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1078. orr.
Nabarmena da idaztea katarsia, terapia, liberazioa zela Saderentzat, kaiolaratutako basapizti ernegatu eta etsi harentzat. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.
Eta badituk, noski, gizakien bihotzetan ere, ez gau ez egun diren uneak, basapiztiak beren arimaren zuloetatik ateratzen diren uneak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.
Orduan eskuak luzatuta bizkar zaharra zorionka hilduratu nahian edo lepoan hartuta segi aurrera egin beharrez niregana datozen basapiztia hauen ihesi hasi naiz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 142. orr.
Torturatu egin ditek, basapiztia horiek. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 69. orr.
Basapiztia beltzak irentsi ditu etxeak, autoak, kaleak, dena. Berria - Kultura 2004-12-04
basapiztia da (5); basapiztia guztien (4); basapiztia horrek (3); basapiztiaren batek irentsi (3); basapiztien artean (3); basapiztien janari (5); basapiztien janari izango (3); harraparien eta basapiztien (3)