Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
basandere (orobat basandre eta Basandere) iz basajaunaren emakumezko kidea.
Lamien argazkiak ikusi zenituen liburu batean, eta pentsatu zenuen horixe zirela amiña eta ahizpa: erreka baten ondoan elkarri orrazten orduak ematen zituzten basandereak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 94. orr.
400 ibiltzaleetan Euskal Mitologiako nor eta zer zirenak itxuratuak ziren denak beren lehengo iduriko eta itxurako jauntziekin: Tartaro, Basa jaun, Sorgin, Lamin, Basandere, bertze frango eta Zanpantzar. Herria 2003-03-20
120 bat herritar beharra da beztiturik, 70 urteko herritar bat barne: zaldun, makilari, zapur, oilar, zigante, bolantak, kaskarotak, basandreak, toberako pertsonaiak, zirtzilak, bai-eta bi bertsulari, Laka eta Mixel Xalbador. Herria 2002-08-08