Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
basakristau iz gizatasun edo jendetasunik gabeko pertsona.
Baserri giroan hazitako basakristau moduko batek hala aitortu zidan behin: aurreneko aldiz zeinekin joko, eta arrebarekin jo omen zuela, eta morboaren batere arrastorik gabe kontatu zidan, sano-sano: bea zalie ta ni're bai: ze ingo giñean ba? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.
Harrigarria da, bestalde, mendi-giroko zenbait basakristauk eta kale-zuloko zenbait makarrak elkarrekin duten antza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.
Piztiekin etzaten ginen basakristauok. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 139. orr.