Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Basajende, pagano edo hereje omen zirelakoak bataioko ur santu edo Kristoren mezu bidez San Juanek gonbertiarazi baitzituen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.
Jainkoaren ideiarik gabeko, mintzagaitasun eta gizatasun dudagarriko basajenderen batzuentzat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.
Otoitz egin nuen boz goraz, ez hainbertze jainkoen faborea erregutzeko, nola basajende hura arauz ebakiriko hitzez beldurtzeko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.
Inzibilizatua omen zen basajende gerrazale horri, zibilizazioa ere dexente aitortu ahal dakioke: bere literaturatxoa, handia ez bada ere [...] bere ezagupideak itsasoan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 97. orr.