Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

basailu iz erdi aroan, feudo baten jabetza ematen dion jaunaren mende dagoen pertsona.

Basailuak, mendekoak, lur-zatia (feudoa) hartzen zuen bere jaunagandik (nobleagandik), leialtasun-itunean ezarritako baldintzak betetzen zituen bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Erregearen basailuaren pribilegioa zen bera hiltzen zuenak seiehun sos ordaindu behar izatea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 318. orr.

Gizon libreak beren kondearekin joaten zirela gerrara, eta basailuak beren jaunarekin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 336. orr.

Ikusten dugu basailu orok jaunari buruz zuen betebeharra, garai guztietan, armak eramatea eta bere pareak haren epaitegian epaitzea zela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.

Hortaz, germaniarren artean, basailuak zeuden, baina ez feudoak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 269. orr.

Beste basailuren bat agertuko zen eta lantza sartuko zion putakumeari, maitasunaren izenean, edo garai hartan borrokatzen ziren dena delako zerrikeriaren izenean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.

Errege Ospetsu, Zesar Agurgarria, zure eskuei, Jaun Handia, muin ematen die zure basailu eta kapilau Petri Burgos-eko kardinalak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 196. orr.

Erromako Elizako basailu leialtzat baitzuen bere burua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.

Azpifeudoen ugaltzeak beren onetik atera baitzituen basailu handiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

Azpibasailu txikiagandik feudoa hartu zuenak espedizio batean Erromara jarraitzen bazion, basailu-eskubide guztiak hartzen zituen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 340. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregearen basailu (4); erregearen basailuek (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus