Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Untzez jantzitako lau basagizonen bizkarrean iritsiko da. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.
Edozer lor dezakeela uste duen basagizonaren edo haurraren xalotasunaz, Jansonek eguzkiari oihukatu nahi zion: argitu! Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.
Zein ere baitzatekeen basa gizon baten ulermena, beti izanen zen noski adimengabeena baino handiagoa. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.
Ongiaren eta gaizkiaren haraindi ez bada, ongia eta gaizkia baino lehen bizi baita, Estatua sortu aitzineko basagizona. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 247. orr.
Domingo Senperena, gizakiengandik baino, basurdeetatik hurbilagoa zen basagizona, ederki usteltzen jarrita egongo zen lurpean ordurako. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 117. orr.
-Basa urdeak, basa tximinoak, basa gizonak. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 104. orr.