Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
basafruitu (orobat basa fruitu) iz landu gabeko lurretan hazten den fruitua.
Profeta haietariko bat landara atera zen belarren batzuk biltzera. Basa mahatsondo-tankerako bat aurkitu eta golkoa bete basafruitu hartu zuen handik. Elizen arteko biblia 2 Erg 4,39
Ba ote da basafruiturik, hurrak baino gehiago iraun lezakenik? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.
Gero euren lursail maitean laborantza berriak probatzen joan ziren eta ikusten nola basa fruituak gozotzen ziren, bigun eta laztanki tratatuz. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.