Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
basabelar (orobat iz basa-belar) iz landu gabeko lurretan hazten den belarra.
Mapa zabaldu zuen goroldio ihartuaren gainean, eta lagunak makurtu zirenean kamamila besterik bereizi ahal izan ez zuten basabelarren lurrun sarkorrak jo zituen hirurak. Anaiek basa-belarrak begiratu eta arretaz errepasatu zituztenean, perrexil mardul eta samurra aurkitu zuten tartean. eskuinera, ikus zitekeen heinean, lausotu eta ezkutatuz, izur apal leunetan, hareazko duna berdeak basabelar zabukariekin gainean, beti ihesi bezala, ilargiko lurralde batera, biztanlerik gabea. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 111. orr.