Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
basabazter (orobat basa bazter) iz toki bazterra, leku apartea.
Basabazter haietan sugeak, eltxoak, inurriak eta mendigoizale kirolkoiak jasan behar direla. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.
"Corps-Franc Pommiès" konpainiako mezülari sartü zen, eta gaineala, hegazkinetarik jaisten ziren armak biltzen zütüan Ospitalepean eta Sohüta basabazterrean, ekintza armatüetan ere parte hartzez. Herria 2001-05-31
Gure etsaien hizkuntza mintzo duen basabazterretako herritarra. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 65. orr.
Kanpaña odol huste gaitza ezagutu du Brasilek, 1950-1980 arte hortan: 40 miliun bizitzaileek alde egin dute basa-bazterretik hirirat. Herria 2005-10-06