Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurreko guztia egin ondoren, kolomen basak jarriko dira beren lekuan, kontuan edukiz proportzioaren aldetik zera bete behar dutela: basaren altuera, plinto eta guzti, koloma-zabalera osoaren erdia izatea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.
Basa horren plintoa zirkularra izango da, eta diametroaren erdia hartuko du altueran. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.
Basari koloma-diametroaren erdia emango zaio altueran. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.
Cella-ren inguruan, hiru alde hartuz, plataforma bat egin behar baldin bada, kontuan hartu plintoak, basak, dadoak, erlaitzak eta zimazioak kolomen oinarriaren azpian egongo den estilobatoarekin egokituz egin behar direla. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.
Basen hegalkinak ez daitezela irten oinarria baino kanporago; goiko pareten lodiera ere proportzio berarekin egin behar da. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.
Altuera, berriz, basa atikoarena bezalakoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.