Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

basa1 1 izond basatia; landugabea. (gizakiez)

Larruazal beltzeko gizon basa batzuen bizileku.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Aitoren seme utziko zituzten Garazi edo Baigorri aldeko behorzainik basenak ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

Herra senditzen zuen hainbertze hilabetez hainbertze mila lagun torturatu zituzten soldadu basa haiengan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 104. orr.

Haren soinupera, funtzionario beltzez jantzien emazteak dantzan ari ziren larruz beztituriko soldadueria basarekin, beren senarren begi urduriek zainduta. arrantzalea jende arrunta da, kulturgabekoa, pixka bat basa...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.

Basakeriak jende basek egiten dituztela argudiatzen du, neholaz ere ez zuek bezalako jende zibilizatuek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 99. orr.

Lagun basak, eskuzabalak, lagun onak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 266. orr.

Orduan berean nazio xume batzuek ez balute bezala Hitler, Stalin, Mussolini, Franco eta beste tirano basa zenbaiten eskutik sekulako erasorik jasan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.

Arraza germaniar basa bipilaren zuzeneko gorazarre bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 203. orr.

Haragikeriara emanak diren gizon anker basa batzuek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

-Izan gaitezen basa gaur gauean, zer diozu? -dei egiten zion senarrari agurrekoan-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.

2 (animaliez)

Zezenekin eta beste abere basekin jostatzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Lehoin batek zauritzen duela kabala basa hezle bat, Kerwich izenekoa.  Herria   2004-12-02

Leku horietan etxaldeetako hegaztien eta basa hegaztien arteko kontaktua saihestea oso zaila dela diote Ahate basa eta antzara basa asko ere.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Gero, erabakia du oihaneko animalia basei eskainiko diela haren itxura ederraz eta haren errebeldiaz geldituko dena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 31. orr.

Gorputza hemen gelditzen da harren eta beste animalia basen janari. ingurumena zaintzea, mendietako abere eta basa animaliak, landare eta loreak, aberastasun batzu bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

Gorriz tindatzen dituzten ahuntz, behi, ufa, idi basa edo adar-bakarren larruak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 36. orr.

Gauza bera gertatzen da katu basekin eta hegaztiekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 43. orr.

Gisa horretan ditu Frantziako Estatuak bere etsai bortitzenak hautsi nahi, heien nortasuna errautsaraziz, otso basak ardi maltso bilakarazi nahiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

Piztia basa hau lo dagoenean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 35. orr.

Zakur basak ez dira oso goxoak ez Euskal Herrian eta ez Indian ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.

Mendebaldeko ordeketako zaldi basa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 205. orr.

Deneriko animaliek, ostera, basek zein etxekoek, ez dute sonailurik behar, ez inude samurraren xuxurla bigunik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 321. orr.

Aitoren seme utziko zituzten Garazi edo Baigorri aldeko behorzainik basenak ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

3 (landareez)

Bidea utzi orduko, belar basak edo harriak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 134. orr.

Bardeako mendietan xarbota eta erromero basaren biltzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 128. orr.

Hau duk Europako leku bakarra papiro basak oraindik hazten direna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.

4 (bestelakoez)

Lore-baratze basa bat zuen aldamenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Oihu lazgarriak edo orro basak jalgitzen ziren kanpora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 274. orr.

Barre basa batek urratu zituen labirintoko ilunpeak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 81. orr.

Kontzientziaren ausiki basek errea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 92. orr.

Exekuzio modu mingabetzat zeukan, dirudienez; urkatzearen gisako metodo basak ordezkatzeko aproposa, beraz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Harriz egindako baserri bat utzi nuen eskuinean, ate ojibalekoa; gero ezkerrean ataka basa bat, non uhar bat ageri baitzen behiala etxea izandako puskailen artean erarik bortitz eta bitxienean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Ur-basa eta ur zikinak behar bezala bil diten eta garbi, itsas-hegi hortan mainatzeko urak garbi eta sano izan diten.  Herria   2001-10-11

Irlak utzi eta, bat-batean, espazio basa eta aldi berean nahiko etsaikor batera abiatzen da.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 147. orr.

Kostalde guzian bainan gehienik Donibane Lohizune eta Hendaia arte hortan, gaitzeko haize basak jo du joanden egunean.  Herria   2003-03-13

Haize basaren zafraldiak hezurretan barna sartzen zitzaizkidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.

Astrakan hirian genuen kuartela, hiri basa baina polita oso, mugakoa, erdi europarra, erdi asiarra.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 122. orr.

Inguru huts basak mehatxatzen duen herrixka.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Egia aitortzekotan, gaurko itsaso haserrearen orroak behintzat ez zuen inor hondartza alde basa hartara hurbiltzera bultzatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Maite zuen Manuelekin egotea, izaera basa haren naturaltasuna.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 19. orr.

Indar basa eta itsu hori ahuldade inteligenteak gozoro lasaitua ikustea baino hunkigarriago eta miresgarriagorik ez da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 83. orr.

Ama modernotasuna berandu eta erdizka ezagututako inguru basa horretakoa dut.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Iraultzako komisarioen bortizkeri basaren eztitzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.

Neure buruari galdetzen zioat, hain sakona al da grina hori, hain gaiztoa, hain handiosa, hain basa?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 227. orr.

Baldin eta mina samurragoa balitz batzuetan eta basagoa besteetan, eramangarriagoa litzaidake.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 252. orr.

Neure baitan poz basa bat nabaritzen nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 37. orr.

Fede absolutu, integral eta basa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Nork salbatuko naik haren sumin basatik?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.

Ez zen ohartu euria, euri jasa, euri basa, euri zakarra, erortzen hasia zela uhinen gain itsasoa bustitzen. burokraziaren aurkako kritika basa ez ezik, bizitzari buruzko gogoeta sakona ere bada filma.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Zuhaitzak ere ez zeuden xutik eta ur basa lohitsu batek bazter guziak ari zituen hartzen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 173. orr.

Berriro aditu nuen haren lurrina, eta lurrin erosi haren azpian beste bat zegoen, ilunago, basago, garratzagoa beharbada, baina, zentzu adierazgaitz batean, askoz ere eztiagoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 60. orr.

Euriaren musika maite zuen, zuhaitz hostoetan eta belardi bigunetan jotzean, musika basa, musika itxia, musika gorena sortuz, basoa baita Naturaren katedrala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Mintzaira basa duzue, Satanendako ere traba izanen litzatekeena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 257. orr.

Latin basa samar eta enigmatikoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 200. orr.

Klodiak ezin zuen jasan haren zakartasun basa, landa usainekoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

Basa eta bortxazkoa izan da 1833tik 1839rako gerla hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

Joe Dillonen bitartez egin genuen guk Sartalde Basaren ezaupidea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.

5 (adizlagun gisa)

Negua etorri zen, hain tupustean eta hain basa etorri ere, non hiritarrek ezin oroitu baitzuten negu latz eta beltzagorik, eta Raymond kalera irteteko arroparik ez zuela geratu zen  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.

6 (izenaren ezkerrean)

Urtaroak egokitzen ziren nire baitan, basa-antzaren eta negu-txilintxen hegaldiak, fruituak, haize hegoa.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Eltxoek, berriz, basa arratoien odola xurgatu eta gizon-emakumeetara hedatzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Basa-bananondo hosto lehorrezko bi geruza artean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Aurpegia zirrimarratu zioten hatzez itxuratzen hasi zen muturra, basa begiak desagerraraziz, belarriak ezabatuz eta ilea moztuz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 104. orr.

Utz dezagun ezkutuko basa ehiztaria ustekabean harrapatu duen oreina hiltzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

Basa erleen latsaren ondoan sortu dudan herrixka honetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

Eta, oroz gainetik, diputatu batzuek salatu zuten patois deitu basa hizkuntzek eragozten zutela aitzinamendua eta fagoratzen "fanatismoa".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 65. orr.

Albert bizpahiru aldiz jiratu zen basa-hostotzaren atzean desagertu aurretik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 445. orr.

Libani jauzi eragingo dio, zekorrari bezala; / Sarioni, basa-idiskoari bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.

Eta hara non ikusi nuen neure marabuta sartzen, goitik behera zuriz dotore jantzirik, bere basa jantzian baina azala zuri-zuria.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 93. orr.

Mendi hauetara oraindik ere ez da legea heldu, basa legea da nagusi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

Jende klase hori basa lurraldeetan bizi da, oihan handietan, eta ziminoak ehizatzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 165. orr.

Umeen arteko arazotxoren bat gertatzen bazen, bi familiaburuak etxetik irten eta, poliki-poliki, mugako hesirantz abiatzen ziren, basa-madariondoa zegoen tokira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.

Hala eta guztiz ere, Britainia aldeko zelten artean, mahatsondorik ezin bazen zuztartu ere, basa-mahatsetan nahi zuketen atxiki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

Fruta osten zuen eta masustak eta basa-marrubiak hartzen zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Esküinean ere sartürik da ideia hori, basa marxisma gaizki entelegatü batek sartü züan dogma.  Herria   2002-12-26

-Berriz ere zuen basa mintzairan?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 192. orr.

Nekazariek urrundik nabaritzen ei dute nola Panek bere buru erdi basatia jazten duen, pinu adarrak astinduz, nola kainabera zulatuak bere ezpain okerrez korritzen dituen, xirulak bere basa Musa etengabe isur dezan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.

Orduan ziren txantxak, orduan solasak, orduan barre gozoak; orduan loratzen baitzen basa musa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 385. orr.

Ahuntz bizardunei basa-oliba atsegin zaie, hartatik anbrosia baletor eta nektarrez gantzuturik balego bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Gizajoak eman zuen kabitu hainbat xagar koxkor ttiki xarpa horietakotik basa-pipitetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.

Esku artetik irristatu, eta urratu bat egin zion labanak Jonathan basa-urdaiazpiko keztatuaren xerrak ebakitzen ari zeneko oholari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.

Basa zerri zikinak!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

7 (izen gisa)

Artzain moduko basa ona edo goi mailako terrorista trebea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

Egiazko basa bilakatzen ari zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 66. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Bere sudur zapalarekin eta baraila hezur zabalarekin, halako basa aire bat bazuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basa animaliak (7); basa animalien (3); basa bizitza (5); basa erregetxoa (3); basa gazela (5); basa hegazti (9); basa hegaztiak (7); basa hegaztien (8); basa hegaztietan (6); basa herri (3); basa hizkuntza (3); basa ihizi (7); basa ihizi horiek (4); basa jaun (4); basa lizar (3); basa lizarra (3); basa lizarraren (5); basa txakurren (3)

gaitzeko haize basa (3); haize basa (6); hilketa basa (3)

zakur basak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus