Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harpe batzuetan bizi ziren usaian edo berdin pilare gora baten puntan, dena bilo eta bizar luze, zikinak, eguzkiak erreak, barur eginez edo larrepoteak eta jendeek eskainiak janez. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.
Barur egiten duenak bakarrik elizaren legeari jarraikitzeko, ez du obedientziazko bertutearen saria irabaztea baizik merezi. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.
Mehe eta barur egin, gorputza menperatzeko, prestatzeko, ahuleziak kentzeko. Herria 2003-03-13
Girixtinoentzat barur eta mehe egunak direla, hauste eta ortzirale saindu egunak. Herria 2004-02-26
Barura errespetatuz, mundutik aparte egon. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.
Protestaldi honi 2005eko agorrilean ekin zioten eta iazko irailean Guantanamoko 131 presok parte hartu zuten barur egote horretan. Berria - Mundua 2006-01-12
Ikimiliklik irentsi zituzten, barur hotz zeuden presoen begi atsekabetuen aitzinean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 194. orr.
"Ramadan" musulmanen barur denbora maiz aipatua da telebixtan eta pentsatzen dut ongi dela besta horren aipatzea erlisionea baita jende ainitzek segitzen duten bizi moldea izan diten judu, musulman edo giristino. Herria 2004-04-15
Bihar goizean barurik, autoa hartu behar. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 150. orr.
Nondik jakinen zuten nolako arriskuak dituen luzaz barurik egon ondoan bat-batean sabela pipa bezala betetzeak. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 207. orr.
Luzaz dudatu nuen: barurik egon ala afaldu? Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 131. orr.
Hiru egun barurik girela eta sekulako tripako bihurketak sendi ditugu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.
barurik egon (3)