Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bartzelonar (orobat bartzelonatar g.er.) izlag/iz Bartzelonakoa, Bartzelonari dagokiona; Bartzelonako biztanlea.
Eulalia Fantova bartzelonarrak esperientzia berri bat bezala ikusten du eskola: «Urtero etortzen naiz Euskal Herrira, baina halako ekimenekin, kantatzeko beste modu batzuk ezagutzen ditugu». Berria - Kultura 2004-04-06
Josep Maria bartzelonarra ere horretara etorri da Euskal Herriko atseden etxe batera. Berria - Harian 2005-07-02
Idazle bartzelonarrak tipologia horretako pertsonaia nahi zuen. Berria - Kultura 2004-01-08
Bartzelonarrek gaztelu madarikatua esan zioten hark ez du torturaren gomutarik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 31. orr.