Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Carlosi bart gertatua aditzen diot. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.
Bart hura euri erauntsia! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.
Bart gaueko berriak igortzen dizkizut, berriki hartu baititut, eta, ikusiko duzunez, ez dira batere kontsolagarriak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.
Bart gauekoa dakarkit gogora, hain zuzen ere, Circulo de Bellas Artesko poesia emanaldiaren ostean talde polita bildu ginela, norabait joateko gogoz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.
Jakin ere ez nekien neska hau bart gauekoa bezalakoxea ote zen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 136. orr.
Ispiluan bere aurpegiari so egin eta bart gaueko bikoiztasunak asaldatu zuen berriro. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.
-Bart lan ederra egin duzu, ezta? Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 49. orr.
"Bart azaldu al zaik zaharra?", galdetu zidan Juanek hurrengo goizean kopetilun. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 171. orr.
Bart hil da nire ama. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 163. orr.
Batek daki zertan gelditu haizen bart hirian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.
-Jauna, bart ezin izan dut ezer entzun ez ikusi. Bart gertatu zaidana hain da ezohikoa, hain da bitxia, non burua nahastu egiten baitzait pentsatu hutsarekin! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.
Bart neska batekin lo egin duela esan dit. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 128. orr.
Jakin behar duzu bart berandu arte geratu naizela Danen furgoneta zelatatzen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 185. orr.
Bart berandu arte aritu naiz lanean eta ez dut osatzeko astirik izan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.
Philippe bart arratsean partitu da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 351. orr.
Bart, ordu ttikitan, gelara Adela eta Esther etorri beharrean, Adela etorri da, baina ez bakarrik. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 47. orr.
Bart gauean, nire jabea den eta nik zerbitzatzen dudan Jainkoaren aingerua agertu zait. Elizen arteko biblia Eg 27,23
-Zer ikasi duzu bart, Nora? Bart gauean beste izualditxo bat izan dugu, bat-batean aldameneko horma jotzen hasi baitziren. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.
-Bart gauean ametsetan egin al duk? Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 94. orr.
-Berant ibili haiz bart gauean... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.
Aditu duzue zerbait bart? Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 80. orr.
Eta bart aske ibili da. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 341. orr.
Bart ez diot intziririk entzun. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 244. orr.
Emakume nintzela amets egin dut bart. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.
Beraz, bart gauean zeure aita ikusi duzu, Harry... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 345. orr.
-Bazakiat bala-dantzaren bat ibili dela bazterretan bart. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 137. orr.
-Bart gauean Valentino eraman omen dute eta Marianaren semeak ere bai, Blas, Tilio, Pepe... -jarraitu zuen-. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 95. orr.
-Non dira bart hire etxean sartu diren gizonak? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 53. orr.
Amak bidali nau, aita ez da etxera etorri bart. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.
Bart nagikeriaz jokatu du. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 28. orr.
Weasley andrearekin hizketan entzun zintudan bart gauean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 63. orr.
bart berandu arte lan egin zuen, gau luzea izan zen berea. Baina bart gauean galdetu nion. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 47. orr.
Bart arratsean ez genuen afaldu. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 231. orr.
Bart gauean aita antzerkia egiten aritu zen berriro. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 52. orr.
Bart ez zenuen orgasmorik izan, baina izugarri ongi egon zinen. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.
-Oraindik ordu asko falta dira eguzkia irten dadin -xuxurlatu zidan Danek bart, dendatik irteten ikusi ninduenean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 166. orr.
Bart arratsean gertatu zitzaidan historia kontatuko dizut. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 210. orr.
Esnatzeko esan hidan bart arratsean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 72. orr.
-Bart etorri zen eta konfesatu. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 147. orr.
Bart esan zidatean komun-ontzia garbitzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 64. orr.
Bart esan zidaan Oskotz komandanteak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 135. orr.
Zuk bart jaramonik egin ez zenidalako. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 35. orr.
-Bart gauean ez hintzen oso atsegin portatu, Lo. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 13. orr.
Bart arratsean norbaitek ostu zidan dirua, klaro zegoen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 62. orr.
Bart lanean ibilia zen Susorekin... lanean eta lanaren osteko tragoetan. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 58. orr.
Bart ez zegoen pixontzirik, eta orain pixontzi bat dago, hortxe, ohe ondoan. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 29. orr.
Barteko gaua zutik emana zuen, paretaren kontra bermaturik. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 128. orr.
Barteko ibilaldiaren ondotik, harrituko nintzateke goizik jaikiko balitz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.
-Toki ederrean zagok barteko araudia! Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.
-Oraindik barteko kankarroen eraginpean? -labur agertu ziren Tomasen hortz tiki zorrotzak- Irakur azken tartekiaren azpiko testua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.
Gaur denen ahotan ibili da hartzaren barteko erasoa. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 157. orr.
Trenean ingelesezko gidaliburu horietako bat gainbegiratzeko astia izan dudalarik, barteko mamuak uxatu ditut. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 277. orr.
Egundo ez dut bartekoa bezalako gaurik pasa! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 47. orr.
bart arratsean (33); bart arratseko (4); bart azaldu (3); bart berandu (3); bart ere galdu (3); bart esan (4); bart etorri (3); bart gauean (122); bart gauean ere (3); bart gauean jokatu (3); bart gaueko (40); bart gaueko markak (3); bart gaueko partida (3); bart gauekoa (7); bart gauekoak (3); bart gauekoaren (3); bart gauekoaren ondoren (3); bart gauerdian (10); bart gauez (5); bart gertatutakoa (3); bart hasi (7); bart hasi dira (3); bart hil (7); bart hil da (6); bart iluntzean (10); bart jokatu (5); bart sobera ardo (3); bart zen (4); bart ziren (3)
da bart (8); dit bart (4); du bart (13); dut bart (16); duzu bart (4); egin du bart (3); egin dut bart (10); egin zuen bart (3); haiz bart gauean (3); nintzen bart (4); segitzen zuten bart (3); semea bart hil (4); zen bart (22); ziren bart (6); zituen bart (3); zituzten bart (3); zuen bart (15); zuten bart (10)