Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barruratu, barrura(tu), barruratzen da/du ad barrura joan; barrura (zerbait) sartu. ik barneratu.

Amazonasko urak kostatik 200 kilometroraino barruratzen dira itsasoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Basoan barruratu ginen hirurok.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Angelen Mercedes grisa ikusi nuen gaztainaditik atera eta bailaran barruratzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Bizileku honetan sartzea ez da behin edo beste barruratzea, berehala ateratzeko eta sorkariez arduratzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.

Abstrakzio lirikora egin zuen ondoren, eta 1960an keinuaren grafismoa izeneko korrontean barruratu zen bete-betean.  Berria - Kultura   2004-12-12

Errezel itxiek eragotzi egiten zioten argiari barruratzea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

Arima ere hiltzen dela aitortu beharra dago, beraz, gaitzaren kutsadura berari ere barruratzen baitzaio.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Pentsakizun bat barruratu zitzaidan neure baitan, eta ez zidak harrezkero sekula ihes egin; hari esker soil-soilik bizi ahal izan nauk ezin sinetsizko arriskuen artean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Argi garbi hori barruratzen zaigunean, ezabatu egin ohi da irudi, forma eta figura oro.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

Karpeta gardenetan barruratu nituen gurasoen historiaren lekukotasuna eskaintzen zuten gutunak, txartelak eta dokumentuak, eta kronologiaren arabera sailkatu nituen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 60. orr.

Arrainek, ordea, ur kantitate handiak prozesatu behar dituzte biziari eusteko adina oxigeno hartzeko, eta zaila da zakatzetatik kanpora ihes egin gabe eustea gorputzeko urari, oxigenoa barruratzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Toniren burmuinari kalte egin ziola gau hartan gorputzean barruratutako nahasteak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barruratu nintzen (3); barruratu zen (9); barruratu zitzaion (3); lakuan barruratu aurretik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus