Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barrundatu (18 agerraldi, 9 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 82 agerraldi; orobat barruntatu 14 agerraldi, 8 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 85 agerraldi), barrunda, barrundatzen du ad aztarnen bide sumatu.

Kito naiz: dena esan dizut, orain badakizu, ez, soilik barrundatu, noraino maite zaitudan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 59. orr.

Nahiz eta beti izaten den azken orduko argitalpen iragarri gabekorik, aurtengo udaberriko labealdiaren nondik norako nagusiak ezagutzeko, edo gutxienez barrundatzeko, aukera ematen du iragarpenen zerrendak.  Berria - Kultura   2006-03-17

Musika kultuaren hil-kanpaiak jo ondoren, Bariccok salbatzailea barrundatu du gandutan: interpretazioa.  Berria - Kultura   2006-01-17

Nik barrundatzen nuen -orduko ederki ezagutzen bainuen Deere jaunaren egarri galbideratua- laster joko ziola eraso zitala, eta ez nuen nire ustean hutsik egin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

Gogoratu nintzen belusezko errezel luze batzuk eta antigoaleko lanpara birakari bat barrundatu nituela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

Negua ere ate joka barruntatzen zen-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 177. orr.

Pertsona izaki arrazional eta nahimenduna denetik maitatzeko gai da, eta maitasun honetan, hain zuzen ere, barrundatzen du Agustinek lehen hirutasuna: maitalea, maitatua eta maitasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.

Ehun urteren buruan, xehetasunak berreskuraezinak dira, baina ez da zaila barruntatzen zer gertatu zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Eskerrik asko, mesedez eta barkatu gogor egin gabe esaten ikasitako haur bat barruntatzen dugularik, tristurak harrapatzen gaitu hanketako azkazaletaraino: haur hura ez dago bere onean eta senean, haur gaixo bat da hura, bere gurasoek gaixotutako haur bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus