Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barrundari (corpusean barruntari soilik) iz barrundatzen duen pertsona.
Zelatariak, barruntariak, lantzariak harat honat dabiltza beren azkonak bizkarrean, eta asko gazteluko mahaian esertzen dira ipuzcoanoei ebatsitako akerki errea jatera. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.
Barruntari bidez jakin zian segituan 'Aitonak' nongo bidea hartu zuen moro traidorea. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.