Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Norteko burdinazko barrukia azkarki betetzen zuen ikatz-ke usain sarkorrak, eztul eragin. Txillardegi «Putzu», 1999 - 100. orr.
Trenaren txistukada luze batek eta ondoren zarata burrunbatsuak dardarazi dute gu ginen Herrikoaren barruki zaharra. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 186. orr.
Seiabideko 3 hori, behea eta solairu bakarreko barruki luzeko bigarren sotoa da; seguru aski aspaldiko denboretan Azokako aziendarentzako korta izana. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 50. orr.
Barruki tzar batean jaio zen, Eguberriz, eta gaztarotik munduaren hegitik hegira lelo berdina, ahoak eman ahala, oihukatzen zuen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 65. orr.
Hegaztiak barrukietan gordetzeko agindu du Frantziak, eta laborari zein ekologistak fidagaitz daude, egoerari so. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
Gorpuak barrukian metatu zituzten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.
Lanean ari ziren, baratzean edo barrukian. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 154. orr.
Luzaiden ere izan ziren etxeak gizonik gabe gelditu zirenak, emazteek zutela gizonen lana egiten alorretan eta behitegi edo barrukian, Frantzian I914-I918ko gerlan gertatu zen bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.
Barrukian idiak, Katzo eta Mantxo uhalez uhal uztartzen ziren, abere-estalkiak bizkarralde aberatsetan pausatzen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.
Nekez bada nekez, barrukiko azken lanen egiten ari zela. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 133. orr.