Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barrualde (orobat barru alde g.er.) iz barruko aldea.

Kanpoaldetik inguratuta dagoen edozein kanpoalde barrualde bihurtzen dela, barruan beste barru bat duen barrualdea kanpoalde bilakatzen den gisara.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 15. orr.

Pabiloiaren hiru barrualdeetan, bederatzi bulegoen inguruan, jendea samaldaka zegoen pilaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Barrualdean jartzen zituzten eta ez mugaren inguruetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Turkiaren barrualdean ezin jakin zer aurkituko dudan, eta Iranen, han sartzea lortzen badut, are gutxiago.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.

Ipar Euskal Herrian legez, erdara da Nafarroako barrualdean ere ospea duena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 58. orr.

Inperiogileek estatu unibertsal baten mugetan eta barrualdean goarnizio militar iraunkorrak jartzeak atzetik kolonia zibilak ekartzen ditu ia beti.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Kotxearen barrualdea estua eta itogarria zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 95. orr.

Azido klorhidrikoa indargabetzeko soda erregarria eta ura erabili zituzten eta laino kaltegarri bat sortu zuen horrek enpresa barrualdean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Iltzeen buruak eskuen barrualdean eta oinen gainaldean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Baloia eskuin oinaren barrualdearekin jotzean mina sentitzen du oraindik belaunean, Animalien zelula guztietan, elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak.  Berria - Kirola   2006-04-26

Eta nola espermatozoideak pozez saltoka ateratzen ziren, barrualde haietan obulu bakartiaren bila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Nik ondotxo nekien amona desegiten ari zela bere baitan, barrualdea hondar xehe-xehez egina balu bezala.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.

. Nahiko nukeen neuk ere oroitzapenez betetako barrualde hartara begira egon.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Bere traje beltzaren barrualdetik txartel mordo bat ateratzen zuen, usoak aterako balitu bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.

Esan Aaron zeure anaiari ez dadila noiznahi sar santutegian kortinaz barrualdera, kutxa gaineko estalkiaren aurrera; hil egingo litzateke bestela, Zirkulu inskribatua poligonoaren barrualdean dago, eta haren alde guztiak ukitzen ditu.  Elizen arteko biblia   Lb 16,2

Zirkuluaren barrualdea grisez margotzeari ekin zion.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Leihoaren barrualdetik irribarre eginen diozu kanpoaldeko lagunari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.

Barrualdeko patio argitsu bat ikusi nuen, tropikoko zuhaitzez eta landarez betea.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 241. orr.

Bai kostaldetik eta bai barrualdetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Badira urte batzuk kostalde hau barrualdearekin lotzen zuen trena kendu zutela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 163. orr.

Zenbat eta barrualderago, aldiz, orduan eta hotzago eta lehorrago neguan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Egongelako atea barrualdetik zabaldu zen eta bikote batzuk irten ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.

Barrualdeko gela batera pasa ninduen, dena arasa eta liburu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.

Ondoren luzera bi partetan banatuko da: barrualdeko partea cella desberdinen espazioetarako utziko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Uzta-lanak, berriz, geure inguru hauetan murriztu eta ahitu badira ere, barrualdeko zabaldian eta Nafar aldean eta Erriberan, anitz arindu dira makineriari esker.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

2 (izenondoekin)

Apetito ona dauka Robertok; nik, aldiz, barrualde tristea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.

Elizaren barrualde ilun eta isilean egon ohi den musika tresna da organoa.  Berria - Kultura   2004-07-31

Makillajearen kolore hotzek barrualde epela ezkutatzen dutelakoan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Mundu helenikoaren barrualde zibilizatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Erromatarrek helenismo latinizatua eraman zuten Apeninoen, Po eta Alpeen gainetik Mediterraneoko europar barrualde (hinterland) kontinentalean zehar ezarri zuten arte, Danubioren deltatik Rhinen bokaleraino eta, Dover-eko itsasartean zehar, Britainiaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Auto baten barrualde estuan, abilezia kontortsionistak probatzen.     «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Berariaz doa Metxa espetxera, askatasuna barrualde hertsian bilatzen baitu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.

Hasierako urteetan pintatu zituen barrualde atseginak eta bukaerako koadro handiak eta abstrakzioak daude erakusketan.  Berria - Kultura   2006-03-18

Kanpoalde sendoa, eta barrualde enblematikoa, horrela definitu du egileak berak.  Berria - Kultura   2006-02-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrualdea ikusten (3); barrualdera egin (3); buruak eskuen barrualdean (4); kortinaz barrualdera (4); kristalaren barrualdean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus