Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barrikada 1 iz kale borrokako babesgarria, askotariko gauzakiak pilatuz eratzen dena.

Galtzadatik harriak erauzten lagundu zien, eta barrikadaren gainean eseri zen [...] soldaduak etortzean borroka egingo zuela bere artean esanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.

Greba orokorra, barrikadak nonahi, autobusak eta autoak sutan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 159. orr.

Beste batzuek, Merryren agindupean, bidean zehar herriaren sarrera eta irteeran barrikadak jartzen ziharduten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 362. orr.

Ertzaintzak Fundiciones Ocarizko lau langile atxilotu zituen atzo goizaldean Agurainen, lantegiaren aurrean barrikada bati su emateagatik.  Berria - Ekonomia   2004-02-07

Gazteek Erromoko kaleetan barrikadak eginez erantzun zioten polizien erasoari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Ia denek zuten, gainera, nork bastoia, nork igitaia, eta elkarrengana bilduz barrikada moduko bat egin zuten kale erdian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 151. orr.

Oinarrizko behar horiek asetzeko mundu osoan milioika gizaki [...] prest daude ezbairik gabe barrikadak jasotzeko eta indarkeria erabiltzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.

Matxinoek altxatutako barrikadak suntsitzea zen euren xedea.  Berria - Mundua   2004-11-05

1990a zen eta gertaeretan zibilen batzuk hil zituzten arren, herriak ez zuen amore eman, tankeek ez zuten barrikadarik zapaldu eta, horra, gaur egun Lituaniak bere independentzia du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

1920 urte inguruan, Polonian herri xeheko gazteak [...] langileen eta nekazarien izenean mintzatzen ziren, eta heriotzara kondenatzen zuten barrikadetan beren aldean ez zegoena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Munduko txiroek Disneyworld-era joan nahi dutela, ez barrikadetara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.

Gradelle zaharraren iloba bat Cayennera bidali omen zuten, barrikada batean sei jendarme hil zituelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 325. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bihurgune baten ostean, barrikada sendoa aurkitu zuten aurrez aurre, iraulitako gurditzar zaharrez osaturikoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.

Etxarri aldameneko aparkalekuan montatua zuten barrikada erraldoiaren gainean plantatu ziren, frantses eta euskaldun banderak airean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.

Navalen berriro suzko barrikadak jarri dituzte, haserre eta etsita.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

100 bat gaztek suzko barrikadak altxatu eta Frantziako Poliziari aurre egin zioten.  Berria - Mundua   2004-04-18

3 (hitz elkartuetan)

Iseka premiak istiluak sortzera akuilatzen zuen, nabarmen agertzera bultzatzen, hala nola barrikada egun batean dendako leiho tapak zabaldu zituenean, hildakoak ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus