Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barrikak, upelak eta upelen uztaiak egiten eta lantzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.
Nola gainditu tabernaren tentaldia, bidaztiari freskotasun altxorrak eskainka barrika, zahagi eta pegarretan? Berria - Kultura 2004-12-26
Gero barriken betetzea mimurreta deitu arno ezti saltsa hortaz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.
Han dator moro bat ere taldera, ur saltzaile, bere barrika eta edalontziekin. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.
Gero tokian berean egiten dute etxe arnoa, Arno Etxemendi betiko sotozainaren kontseiluekin, eta barriketan ezartzen Urkoiko sotoan. Herria 2005-10-06
Mitxa bat piztu eta, barrikaren kaskoan hiltzen bazen, erran nahi zuen karboniko laspela oraino jalgitzen ari zitzaiola eta irakidura ez zuela bukatua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.
Bertze bat, lurrean jarria, Jehaneren barrikatik edaten ari zen, lagun batek lagunduta zuzenean ahora. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.
Saldutakoaren ia %90a botilatutakoa izan zen, eta %10a, aldiz, barrikakoa. Berria - Ekonomia 2006-05-03
Hark irinez betetako barrika batean sartu zuela muinoia, odolari eustearren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.
Ontziko marinelak dado-jokoan hasi dira barrika irauli baten ipurdi gainean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.
Gaztiguak, aldiz, gogorrak dira, diziplinari huts egin dionarentzat makil ukaldiak ardura, edo barrika baten gainean xutik, besoak kurutzean oren bat edo bi. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.
Hotel inguruko hesiaren bertze aldean pilatu dira zamaketari izan nahi dutenak, gure puskak plastikozko barrika gisako zenbaitetan paratzen aritu garen bitartean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 142. orr.
Kadur herrixkan elefante batek bi barrika bete koko-ur edan zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 168. orr.
Petrolioa saltzen duten agintarietako batek barrika garestiago saltzeko asmoa, edo petrolio gutxiago produzitzeko asmoa agertzen baldin badu, [...]. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 147. orr.
Sesitu edo ebatsi, hartu zernahi gisaz! Etxetako muble eta arroperia, gazitegi batzuetan ziren bakalauak, 650 barrika arno, 500 barrika sagarno, zernahi zaku ogi bihi! Herria 2003-05-08
Arroza eta lekale lehorrekin txerriki gatzatua zertzeko tratua egin zuen harro-harro, bi barrika ron eta kable zahar batekin ordainduz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.
Oihal piezak, zetazkoak eta lihozkoak gehienak, baita Oportoko barrika ardoak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 52. orr.
Chavezen gobernuak petrolio barrika 8 dolarretan aurkitu zuen. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.
Garagardo barrika eta arno kutxa hutsen artean belaunikatzen naiz. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 151. orr.
Artilezko balak eta sagar barrikak bezala, bere barruko bolboragatik. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 91. orr.
Begira, bestela, honen barrikari -sartu zen Fernando, Txantoi nagusiaren tripa seinalatuz. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 36. orr.