Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gurasoeneko barride baten alabarenera jo nuen hondarrean, hemezortzi-hogei urtetan Charlyri esker aldirian ezagutu genituen auzoetariko batera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.
Ondoren jakin genuen Saloun andre baten gorpua aurkitu zutela plastikozko zaku batean sartua [...] barrideak hango etxe batean sumatzen zen urrinaz kexu agertu ondoren. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 143. orr.
Barrideek animaliak atera dituzte eta baldeka ari dira lasto montoiaren gainean, begiak gorri. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.
Juduen barridera joan ginen, Hermann aurretik genuela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 90. orr.
Atzera-aurrera ibili zen Nora hiriko zubi ugarietan, noiz barride aberatseko harlauzazko etxeak ikusgai, noiz marinelen auzoko arkitekturarekin liluraturik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.
Andreasek berak berebiziko liluraz hitz egin ez zion, bada, barride juduaz? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.
Barride Gotikoko usaina guztiz desberdina da, argitasuna bezala, urte-sasoi bakoitzean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.
Barrideko postariak txirrina jo du N. jaun artistaren etxean eta zain geratu da artistak atea noiz zabalduko. Berria - Kultura 2006-02-12
Geltokitik irten orduko hartu du autobusak Triesteren bizkarrean dagoen aldapako langile-barrideetan gora. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.