Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barrezka, bultza egin zidan, desorekatu eta ohe gainera eror nendin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.
Talde txiki eta itxietan gindoazen, presa barik, berbetan eta barrezka. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.
Arropa guztia erantzita, Lubis bere anaiarengana jaitsi zen, eta elkarri bultzaka hasi ziren biak, barrezka eta garrasika. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Hura kantari eta beste guztiok txaloka eta txistuka, barrezka eta oihuka, berealdiko iskanbila sortuz. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 46. orr.
Loredun txanoa zeukan jarria eta kar-kar ari zen pozik barrezka Flitwick maisuak kontatu berri zion txisteagatik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.
-Baina hik zer diok? -esan dio Manuk, barrezka-. «Bizia lo», 2003 - 70. orr.
Berak barrezka: [...]. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.
"Ikusiko duzu zein leku freskoa", adierazi zidan barrezka. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.
Bat-batean barrezka ikusi du bere burua. Berria - Kultura 2006-02-19
Barrezka ari zen, nabarmen, nitaz. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 203. orr.
Banekien, esaterako, barrezka egongo zela. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 163. orr.
-Barrezka harrapatu ez gaituztenean -erantzun zion Mariak, barreari ezin eutsiz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.
Gauza serioegia zen hura barrezka hartzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.
Ez dut uste urduri nengoenik, beldurra barrezka uxatu behar izateraino behintzat ez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 87. orr.
Urduri jartzen ari nintzela ikustean, barrezka hasi eta eskutik heldu zidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.
Barrezka hasi nintzen, ozen hasi ere, pentsaturik agian gurasoekin gertatu zitzaidan koska bera gerta zekidakeela egunen batean zio Angeloren lagunekin ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 207. orr.
-Kontuz honekin, literatur kritiko zorrotza da eta -bota zuen barrezka Txofok. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.
Zeinahi huskeriarekin hasten ziren barrezka. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.
"Nora zoaz horren azkar, beraz?", haren galdera berriro, barrezka, ea ez al dudan aperitibo bat hartu nahi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.
-Bai! -erantzun zuen Vernerrek, ustekabean alai, ia barrezka. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.
Arrebatxoa, erdi barrezka, erdi negarrez, lasterka hasi zen trenaren parean segitzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 91. orr.
Mornatarrek barrezka ospatu zuten burutazioa. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 26. orr.
Erdi barrezka erantsi zuen-: Zeren kexu zara? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 140. orr.
Argi printza bat, hostoak eguzkitan barrezka. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.
barrezka ari (9); barrezka ari zen (3); barrezka eta (9); barrezka hasi (27); barrezka hasi zen (10); barrezka hasi ziren (3); barrezka sumatzen (3); erdi barrezka (6); eta barrezka hasi (4)