Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barrexka iz barretxoa.
Lajosek barrexka egin zuen, nahastuta. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.
Didierri barrexka bat atera zitzaion. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 202. orr.
-Uholde unibertsala... -atera zait barrexka artean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 230. orr.
Han nengoen, loreen artean, eta iruditzen zitzaidan ikusten ari nintzela haren masail gorri-gorrituak, haren barrexka lotsatua haur zahartu aurpegian. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.
Barre algara egin nuen; ozena eta konbentzigarria behar zuen, baina tamalez barrexka izuti, penagarria atera zitzaidan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.