Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Trebiñuko barrendegia eta Villaverde Turtzioz barrendegia aipatzen ditu EAEri atxiki ahal zaizkion lurraldeen atalean. Berria - Euskal Herria 2004-02-04
Trebiñuko alkate Juan Carlos Aguilloren arabera, 25 urteren ostean Gernikako Estatutuak ez du barrendegiaren auzia konpondu, eta Ibarretxeren Planak ere ez dio aferari konponbiderik ekarriko. Berria - Euskal Herria 2004-06-17
Trebiñu Batu taldearen ekimenez -Barrendegia administratiboki Araban sartzearen alde lanean dihardu talde horrek- EAJ, EA eta Ezker Batuak aurkeztutako legez besteko proposamenak ganberako gainontzeko taldeen babesa jaso zuen atzo. Berria - Euskal Herria 2006-02-04
Han ez dik inork zangoa sartzen, nire gotorlekua duk, nire dorretxea, hiru mila zaldik zaindu eta 380 voltiok hesitutako barrendegia. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 195. orr.