Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abas, barreka, artean, osaba Kamili mintzatu zitzaion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.
Barreka irten ginen, irakasle berriaren izterrak goraipatzen eta harrokeriatan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 134. orr.
Haurrak bezalakoxeak dira, eraman errazekoak, eta beti dabiltza kantari eta barreka, alajainkoa. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.
Hala, ia-ia barreka eta txaloka hasten zen ateraldiren batekin asmatzen zuenean. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.
Emakumea barreka hasi zen eta gai hari buruz eztabaidatuko ote zuten galdegin zion nire lagunari. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 115. orr.
Batzuk marmarka, eta beste batzuk barreka eta txaloka hasi dira. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 194. orr.
Gavard barreka ari zen oraindik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.
Adelaren lepotik barreka ari ziren bihozgabe alaenak, garai batean maistra eztiaren ipuinak ahozabalik entzuten egoten zirela ahaztuta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.
Nire bihotza barreka ari zen, guztiei ziria sartu nielako. haurrak, oinezkoak eta mirabeak eta printzesa barreka utzirik, aztia istantean desagertu zen argiontzi miresgarriarekin. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.
Gero pentsatu zuen Wendy asko haserretuko zela Peter barreka ikusiz gero. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 165. orr.
Batak barreka segitzen zuen gelditu gabe eta biraoka besteak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.
Gazteetako batek, orduan, barreka: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.
-Ez dakit -esan zuen Elliek barreka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.
'Derrigorrezkoa,' esango du Axelek barreka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.
Harry makur-makur eginda zegoen barreka baina isilik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.
-Minegia al dago? -galdetu zuen amak barreka-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.
Izan ere, nori ez dio ba hark zerbait zor? -gehitu zuen barreka. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 13. orr.
-Ziur asko, zu zarelako, ezta? -erantzun zion Ronek, bizkarra goratuz, artean ere barreka-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 50. orr.
Noizean behin lepoko bat ematen zioten elkarri, beti barreka. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 143. orr.
Nevada Jones luzaz geratu zen sofa gainean eserita, inozoki eta histerikoki barreka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 453. orr.
Badirudi mundu guztia nire kontura ari dela txoro barreka, nire tokirantz noalarik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.
Artean txoro barreka ari nintzen, zalditik jaitsi ninduenean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.
barreka ari (16); barreka ari zen (9); barreka ari ziren (3); barreka eta (8); barreka hasi (49); barreka hasi zen (26); barreka hasi ziren (7); barreka hasiko (6); biok barreka (3); denak barreka (3); esan eta barreka (3); esan zuen barreka (5); txoro barreka (4)