Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barreiakuntza iz barreiatzea.
Premiazkoa da bildutasunaren bulko indartsu bat lortzea, gure ahalmen guztiak, behekoak eta goikoak, biltzea eta barneratzea, eta barreiakuntza bildutasun bihurtzea, esaten baita batasunak indarra dakarrela. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.
Nobleenak ere errazki barreiakuntzara dute jotzen eta arrunkeriazko zereginei lotzen dira betiereko gauzak ahaztuz edo kaltetuz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.
Sar zaitez han, jaurtiki barruan zure ezereza, zeure ezerez errukarria, zure askotasuna eta barreiakuntza. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.