Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizitza aldaketa errausle baten premia dudala, zapartatze erraldoia, mila puskatako suntsiketa, barreiaketa latza, gertakari baten desira hots, lanaren eta bilkuren monotonia haustearren. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 70. orr.
Jarraitasun-eza, denborazko barreiaketaren estigma horixe, hain zuzen, historiatik ezabatzea izango zen historialariaren eginbeharra. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.
Ekoizleen barreiaketa honek produkzioa igotzen du, baina ez du bermatzen liburugintzaren etorkizuna. Berria - Kultura 2004-03-05
Bi asiriar bilduma handi haien bilketaz eta barreiaketaz Niniveko aztarnategian indusketa-lanetan oholtxo batzuk berreskuratuz jakin zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.