Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau barregura! Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.
Barregura ematen du nola gorritzen den. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 55. orr.
-Zerk ematen dik ba halako barregura? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 117. orr.
Jaun agurgarri hori, barregura barik negargura ematen dit niri istorio horrek... -esan zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 419. orr.
Ez zioten inolako barregurarik ematen haren gutizia apetatsuek eta biziki larritzen zuen haren grina barkagaitzei kontu egin beharrak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.
Niri faja honek barregura ematen zidan, azpian izan behar zuen tripa lodian pentsatzen nuenean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.
Barregura apur bat ere ematen zioten Telleriari. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 64. orr.
Gerora PSOEren kanpaina ikustean (ZP hizkiekin) barregura sartu zitzaiela onartu ziguten. Berria - Euskal Herria 2004-03-10
Bere kexuekin gogotik barre eragin dugu, eta gauzak ez ziren horren larriak, nonbait, berari ere barregura kutsatu diogu eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.
Horrek sekulako barregura eragiten zien bi ahizpei. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.
Nagusi jauna, barregurari ezin eutsirik, barre-algaraka hasi zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 381. orr.
Barrez lehertu zen gela osoa, eta nik ere ozta-ozta eutsi nion barregurari. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 99. orr.
Bostetan jo genuen gailurra, ni ia herrestan, pena emateko moduan, eta Sandro, berriz, niri sumingarri zitzaidan barregura makur halako batek jota. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.
Eguzkiak aurpegian behera isurtzen dien koloretasunak barregura-aire bat ezartzen diela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.
barregura eman (9); barregura eman zion (5); barregura ematen (31); barregura ematen dit (10); barregura eragiten (5); barregura sortzen (6); barregurari eutsi (3); batere barregurarik ematen (3); halako barregura (3)