Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barreazal (orobat barre-azal eta parraxal) iz irribarrea.
Han zegoen bera, barre-azala ezpainetan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.
Ezin jakin Kandido Mierren ondorioak txunditu egin duen ala inozokeriarekiko iseka disimulatuak hartaratu duen bere barreazal behin ere neutrala izan ez dena. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 61. orr.
Parraxal lehorren bat goitibehiti, hortzak erakutsiko dizkiogu elkarri, kortesiak agintzen duen lege berrira, han edo hemen elkarrekin topo egitean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.