Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erran gabe zihoan, taldekideak hegaldatu zirela, Patrick barrandari berriak Polizia heldu zelakoaz multzoa abisatu bezain laster. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 85. orr.
Guardiaren azkartzeko, bagoi bakotxaren gainean gerita bat altxatu dute barrandari batekin, mitralleta eskuan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.
Egun latz eta hits heietan Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.
Liberal barrandariak harrituak, haien artean ezagutu baitute Don Carlos bera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.
Etxe honen inguruak garbitzaileez beterik daudelako, euskaraz ez dakiten garbitzaileez, denak barrandari lanetan, beti adi nor dabilen hor, etxe barnean. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.
· Commendatoreak azaldu zidan ezen lantegiko jardunbidea, eta bereziki nire kargura utzi asmo zuen arazoa, arreta osoz babestu behar zirela industri barrandari posibleetatik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.
Buruan salacot delako bat jantzita, bilatu beharrekoen bila arlote baten moduan dabil, bai, baina begiluze, barrandari, ehiztari. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.
Pierrak une luzea eman zuen barrandari. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.
Betterreneko Agustin azaltzen zen Harrondon, maiz, barrandari. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.