Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barrakuda iz ozeano Atlantikoko itsas arraina, aski handia eta liraina, oso jatuna (Sphyraena barracuda)
Barrakuda arraina. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 283. orr.
Barrakudak ikusten ditu, hain gogoko dituen dokumentaletan agertu ohi diren arrain luzexko eta handixko horiek. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.
Arrantzaleek badakite klima aldatzen ari dela, orain artean harrapatzen ez zituzten arrain motak atzematen dituztelako, barrakuda demagun. Berria - Euskal Herria 2006-01-05