Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barrakia iz
Ene liburu gehienak horrela eginak dira, zatika, ibai baten isurian eiheren barrakiak aurkitzen diren bezala, korrontearen apurtzeko, desbideratzeko eta haustura horien onenaz baliatzeko, ogiaren egiteko. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 298. orr.
Sarrera nagusitik Hazparneko ostatura zihoan barrakiaren gainetik iraganez. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.
Erreka hurria gatibatu zuten barrakia umil batez eta emazteak egunaz han biltzen ziren, kurukuruka eta plista-plasta boketan. Berria - Kultura 2004-08-21