Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutikoen barrabaskeriak baino arazo larriagoak zeudela jokoan, Ikastetxe guztiko gazteen morala arriskuan egon zitekeela esan zidan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.
Erotzen ari gara Frantzian: Nanterreko barrabaskeria bere zortzi hilekin, denak hautetsiak, Jacques Chirac presidentaren kontrako tiroa uztailaren 14-ean eta Bertrand Delanoe Pariseko alkateak pairatu duena larunbat aratsean. Herria 2002-10-10
Nik Aita Zia delakoari noizbait egin barrabaskeria bat-edo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.
-Hik edozein barrabaskeria egin hezake, Stan, inork protestarik egin gabe. edozertan -esan zuen Jimmyk-. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.
Nola ahantz Katyn-en Errusoek egin dituzten barrabaskeriak, nola 1939-an sinatu zuen hitzarmena Hitler-ekin Stalinek, nola partikatu zuten Polonia, nola gerla akabatu eta Sovietar Batasunak bere menpean atxiki zituen Europa Ekialdeko Estatuak. Herria 2005-05-19
Nazioarteko legedia urratu eta gizateriaren kontrako krimentzat jotzen diren milaka eta milaka barrabaskeria egin zituzten berrogei urtez Espainian. Berria - Harian 2005-07-19
Nik Aita Zia delakoari noizbait egin barrabaskeria bat-edo. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.
-Guk izan genuen neska bat bere herriko apaizaren barrabaskeria guztiak kontatzen zizkiguna. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 95. orr.
Haur bakarra zuten eta, aita-amak lanean aritzen ziren bitartean, itulan-eta, semea batetik bestera, jolasean aurrena, barrabaskerietan hurrena. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.