Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Marjolin barrabas hori -esan zuen margolariak, galderari erantzun gabe-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.
-A zer-nolako barrabasa! -esan zion behin alabari niri begiratu bitartean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 153. orr.
Barrabas hura gazte zintzo bihurtzeko asmoa haren bihotzaz jabetzen ari zen pixkanaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 185. orr.
-Ez egin hori, ez egin hori, barrabasok, hanketan min egiten didazue eta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1052. orr.
Sam Salomon inguruetako barrabas horietako bat da, mutiko zikina (nire mireslea hau ere!). Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.
Haren ondoren barrabas olde hura lasterka, jauzika, zilipurdika, oihuka, marruka, miauka, irrintzika, orroka, kukurrukuka, eta beste mila gauza barregarri asmatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.
Alferrik ari dira ordea, barrabas txiki horiek ondo baino hobeto baitakite traba horiek saihesten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.
Barrabas ederra egina zegoen "postaria". Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 280. orr.
Andre arrotz haren keinu nabasi eta barrabasegiak gizon gaztea doi bat harritu zuen, baina ez zion oztoporik jarri. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.
Ene ezpainetarik animalekeria barrabas bat ihes hegaldatu bailitzan barrez zarraikan. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.
Barrabas belarrek irentsita daude ia bazter guztiak, Lekeitio belarra ere deitzen diote izurrite horri zenbait lekutan. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 87. orr.
Hobe zela barrabas-belarra bilatu, eta zuztar-zuztarretik ateratzea, artoa galtzen ikusi, eta negar egitea baino. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.
Ze hor dabilkio egunero Helena, bere lagun dibortziatu berria, barrabas-belarra sartzen eta etengabe nire kontra xaxatzen, Mohammed VI.a baino moroagoa naizela esan eta esanez. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 55. orr.
barrabas bat (4)