Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxeko sarreran zeukan barometroari begiratu zion. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.
Airearen karga eta presioa ikusten ez delarik, zantzu guztiak ongi markatu ohi dituen barometroa ezin bestekoa suertatzen da gaur egun. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.
Egunsentian, zeruak eta barometroak egun egokia izango zela esaten ziotenean, zaku mordoa hartu eta hondartzara joaten zen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.
Barometroa oso beherean izango da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.
Barometro-etxetxo gisako bat, elurretan galdua. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 119. orr.
Bertze zenbaitetan antxetak ikusten ditut neure parean hegaldaka, eta orduan badakit eguraldiak txarrera eginen duela, antxetak dira barometrorik onena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 180. orr.
CISek argitaratutako azken barometroaren arabera, erkidegoetako presidenteen artean bakoitzaren erkidegoan gutxien estimatzen duten presidentea Miguel Sanz da, Nafarroako Gobernuko presidentea. Berria - Euskal Herria 2006-02-25
Liburu-denden salmenta kopurua demontreko barometroa da gizartearentzat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.
Hortaz, teorian, enpresen eta, ondorioz, ekonomiaren bilakaeraren nolabaiteko barometroa da burtsa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.
Egunerokoaren kronikalari zorrotzak igoera sumatu zuen barometro politiko eta ekonomikoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.