Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bai kanpotiko interferentziak bai barnetiko aurkakotasuna garaituz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.
Hain batasun barnetikoa dutenez, haren bihotza, haren burua, haren eskuak, haren oinak, eta barrutik nahiz kanpotik den osoa, gizaki behartsu honen gorputz izatera iristen da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 110. orr.
Filmaren edertasun soilagatik eta bere gizatasun barnetikoagatik batik bat. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 58. orr.
Eskularruak sartu ditut, eta banoa, gaua gauago bilakatzen duen kasko barnetiko ikusmira ahularekin, Hendrixtownera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 162. orr.
Pneumonia lobularra zuen, birika baten kongestio larri bat zehazki; zainketa intentsiboen unitatean zegoen, eta oxigenoa eta antibiotiko zain-barnetikoak ari zen hartzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.