Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori ezinezkoa zen Francorentzat, zeren, Pontitoren barnetasuna eta "esanahia" atzeman ordez, kanpoaldeko ikuspegi guztien enumerazio zabal bat egiten baitu [...] ikuspegi horiek barneko hutsunea nolabait bete ahal izango balute bezala. Antonio Zavalak jasotako testuan denak adierazten du barnetasuna, kontatzen ari denarekiko hurbiltasun ezin handiagoa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.
Barnetasunak ez du zertan obra literario on bat eman; baina dohain hori gabe eginkizunak are eta zailagoa dirudi. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 34. orr.
Erruki gabe horien barnetasuna inbaditzen dute, "interpretatzen" dute su batean, larrutzen dute eta kondenatzen, eta azkenean beste aukerarik ez diote uzten arras konbertitu ala kiskaldu baino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 83. orr.
Ikusten dute oraingo apareilekin arraina ze alturetan den, ze barnetasunetan den, dena-dena, zenbat eremu den, dena segitzen dute eta altxatzen dituzte sareak gisa hartarat. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 184. orr.