Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barneratze iz barnean sartzea.

"Globalean pentsatu, tokian bertan jardun" eta "tokikoaz pentsatu, banaka jardun" leloek inplikazio guztien halako barneratze bat behar dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 105. orr.

Kulturen arteko bereganatze eta barneratze hori aberasgarria da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Oxigenoaren barneratzea eta karbono dioxidoaren (hondakin nagusiaren) kanporatzea difusioaren bidez egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Bizitzaren lehen hamar-hamabi hilabeteetan, hizketa-hotsaren barneratze-bilakabidean estrategia aldaketa bat gertatzen da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Eta ikuspegi horren arabera, administrazioarena da barneratze horren ardura.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

Funtsean, nazio semiperiferikoen etorkizuna bi logikaren pisu erlatiboaren emaitzaren mende dago, hedatzearen eta barneratzearen mende.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

Nik uste dut jaioterriaren barneratze zintzo eta sentimental bat dela, zure baitan haurtzaroko mezuei erabat desegiten uzten ez diena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 92. orr.

Barneratze lan horretan laguntzeko, irakasle talde bat materialak prestatzen aritzen da.  Berria - Harian   2005-10-02

Aitaren irudiaren barneratze gatazkatsuak ekarri ote zion jokabide hura?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.

Atzerritar kapitalen barneratze- eta kanporatze-aldiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus