Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Domintxaine bazter utzita barneratu nintzen Nafarroa Beherean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.
Gizona ozta-ozta ausartzen da Siberiako estepetan edo Asiaren erdialdeko lautadetan barneratzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.
Soldaduak Najafen barneratzen badira, hondamendia izango da. Berria - Mundua 2004-04-29
Itsasoan apur bat barneratu ostean, han geratu zen olatuen artean geldi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 896. orr.
Itsasontzi txiki bat kaian barneratzen ikus zitekeen handik. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 27. orr.
Sharonen harresiak ez dio Israel eta Zisjordania banatzen dituen mugari jarraitzen, bide gehiena Palestinako lurraldean barneratzen da. Berria - Mundua 2004-07-13
Lurpean barneratzen ziren hamar harmaila jaitsi zituen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.
Kalea luzea zen eta gau beltzean barneratzen zen, oso urrun. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.
Honen hatz potoloa arrakalan barneratu da, nekez ireki du sarrera debekatua, intimitate sutsuan hondoratu da. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.
Haren adimena, lur honetako gauzen gandutik eta giza grina txarren loturatik askatua, libre igotzen zen goreneko gauzetara eta garbi barneratzen argian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.
Ellenen ahotsa zerra txiki zorrotz malgu bat bailitzan barneratzen zitzaion haragian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.
Lurrin goxo baten usaina sudurretik barneratu zitzaidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 72. orr.
Oso barneratua daukagu sentimendu hori. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.
Iruditzen zaio bere arimaren hondo-hondoraino barneratzen zaizkiola begi haiek. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 450. orr.
Hatsa hartzean barneratzen zaidan airea irritsaz betea dago. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 154. orr.
Sobera zoriontsu naizen arren, zure penak gogoan ditut, eta nigan barneratuak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.
Astiro-astiro, kalezuloa atzera ere barneratu zen ilunpeetan. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 61. orr.
Espainiako Makina Erreminta Ekoizleen Elkarteak Indiako merkatuan barneratzeko saiakera berezia egingo duela adierazi du. Berria - Ekonomia 2004-02-17
Orduan hizkuntzaren analisia zientzia matematikoetan barneratu zen, batez ere proposizioen sintaxiaren eremuan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.
Kanpotik aritu zen, inolako esperientziarik barneratzeko astirik gabe, eta, ondorioz, orokortasun gradu handi batez deskribatu zuen errealitatea. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 33. orr.
Sakon errotutako eta barneratutako ohitura. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 179. orr.
Zainetaraino barneraturiko su bat zen, kanpora beharra zuena. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.
Euli bat dabil haietako baten belarrian barneratu nahian.Ontziak Irango uretan mila metro barneratuta zeuden. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.
Orduko hartan, itsasoan barneratuko gintuen itsaslasterrak [...] baldin eta zeharka doazen itsaslaster ugarietako batean sartu ez bagina. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.
Dibanetik altxaturik, oinak sandalietan barneratu, eta hitzik esan gabe utzi zuen kafe etxea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.
Kea sakon barneratu du, urdaileraino. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 71. orr.
Ipurmasailetatik ongi oratuta nauka, eta ahoa nire kobazuloetan barneratu du eta, klitorisean emandako mihi-kolpe txiki bat dela medio, kalanbre batek zeharkatu nau oso-osorik. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
Zakiltzarra maitasun handiz barneratu zidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 51. orr.
Balioak guk -hizkuntza bezalaxe, bestalde (hots, pentsamendua bezalaxe)- inguratzen gaituen tradizioan edo kulturan aurkitzen ditugula, eta barneratu egiten ditugula. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 110. orr.
Gizarteak barneratu ditu Elkarri-ren eskaerak. Berria - Euskal Herria 2006-03-19
Hilezkor izateko itxaropena gero eta barneratuago dago gizartearen subkontzientean. Berria - Gaiak 2004-06-09
Puntu hau funtsezkotzat jotzen dugu, eta ondo barneratu behar dugu, ondoren datozen azalpenak ulertu ahal izateko. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.
Ez al dakizu bilera honetan barneratuko zaitudala Venusen misteriorik ezkutuenetan? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 80. orr.
Oso zaila izan zen Betisen aurkako porrota barneratzea. Berria - Kirola 2006-03-03
Gazteak dira, eta taldearen garrantzia ondo barneratuta daukate. Berria - Kirola 2006-02-02
Eskumako lokian ipini zituen atzamar bi, beste norbaitek emandako ikasgaia oso barneratuta zeukala adieraztearren. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 127. orr.
Lehen barneratuak genituen joko sistemak, antza, ez dute balio orain. Berria - Kirola 2004-05-07
Honezkero izanen da ohartu denik zein barneratua dudan neure buruaz urrikaltzeko plegua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.
Beach Boysek 1965-66 bitartean egin zituzten ekarpen berritzaile gehienak ondo baino hobeto barneratu ditu honezkero pop musikaren industriak. Berria - Kultura 2004-09-28
Munduko hizkuntza gutxituen esperientzia guztiak dira aberasgarriak, familia transmisioa orotan hautsi baita eta engoitik hezkuntzak bete beharko duelako toki hori, baina guraso zein aitatxi-amatxiak barneratuz. Berria - Euskal Herria 2006-05-04
Eskaintza eskola sisteman barneratzea: Lanbideetako adituak erabili nahi dituzte enpresa munduaren eta irakaskuntzaren arteko zubia indartzeko. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Sinplifikazioak barneratzen dituen formula izanda ere, ariketa erakargarria iruditu zitzaidan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 107. orr.
Plazeraren ideiak osagai subjektiboa barneratzen du teorian, eta horrek Platonen ikusmolde objektibistatik aldentzen du Tomas. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.
Argi dago egiten duen "sinbolo" terminoaren tratamendua ez dela oso egokia, horrek barneratzen duen konbentzioaren kutsua ahaztu egiten baitu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.
Ez du onartzen eskubide horietan finantzaketa barneratzea. Berria - Mundua 2006-03-31
Gizaki orok duen arrazoiaren irizpide barneratua aztertu beharra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.
ETNen filialen inportazio osoen bi herena, eta esportazioen erdia, merkatu barneratuan eginikoa da. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 241. orr.
Loditzen-loditzen ikusten dut zerutik erortzen den itzal ilun handia: ezin atxikizko, ezin barneratuzko uhin bat bailitzan itotzen du hiria, ezkutatzen du. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.
barneratu ahala (9); barneratu beharra (5); barneratu da (9); barneratu ditu (7); barneratu du (6); barneratu dute (5); barneratu ginen (3); barneratu nintzen (6); barneratu nuen (3); barneratu ondoren (3); barneratu ostean (3); barneratu zen (31); barneratu zitzaidan (5); barneratu zitzaion (5); barneratu zuen (6); erraietaraino barneratu (3); gizarteak barneratu (3); oihanean barneratu (4)
barneratua dago (3); barneratua dute (5); barneratua zuen (3); oso barneratua (7)
oso barneraturik (3)
barneratuta dagoen (4); barneratuta daukate (3); ondo barneratuta (3); oso barneratuta (12)
barneratuz gero (3)
baitan barneratzen (3); barneratzeko aukera (5); barneratzeko gai (3); barneratzen ari (9); barneratzen da (17); barneratzen dira (5); barneratzen dituzte (4); barneratzen du (4); barneratzen hasi (3); barneratzen zen (10); barneratzen ziren (5); barneratzen zitzaion (3); barneratzen zuen (3); batean barneratzeko (3); beltzean barneratzen (3); edonon barneratzen da (3); nafarroa eaen barneratzeko (3)