Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barnerarazi, barneraraz, barnerarazten du ad barneratzera behartu.
Olatzek Patakiren eskua hartu eta hatz luzea apartatu ondoren bere hankartera gidatu zuen, eta galtzak belaunen pareraino jaitsi ostean, hatza bere aluan barnerarazi zion apurka-apurka. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 136. orr.
Diziplina eta lanaz gain, «pasioa eta artearekiko maitasuna» barnerarazi zizkien Medelek. Berria - Kultura 2006-01-04
Zailena egin behar du: teoria praktikara eraman, eta funtzionarioei (barka, futbolariei) ohitura txarrak aldarazi, eta mentalitate egokia barnerarazi. Berria - Kirola 2006-03-24