Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barnakor izond barnatzeko joera duena. ik barnakoi.
Gauzen erran nahi barnakorra ezagutzen ez baldin baduzu, zure izpirituaren baketzen akituko zara debaldetan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 18. orr.
Beuuuurk barnakor eta etsia eskapatu zitzaion, bihotzaren barne-barnetik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 56. orr.
Ukan nuen zer ikus, zer entzun, zer sendi, ahantziko ez nintuenak, hain ziren barnakorrak ez konpreniturik ere. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.
Departamenduko poliziaren buruak Kergueleni omenaldi barnakorra eskaini zion, krimena hau gaztigurik gabe ez zela geldituko lauetan azpimarratuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 54. orr.
Egiazki xurgatu ditugu Iratzederren olerkiak, xinpleak, argiak eta hain barnakorrak. Herria 2003-10-23