Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barman iz tabernaria.
-Zerbeza bat? -galdetu dit barmanak ikusi bezain laster. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.
Besoa jasoko nuen barmanaren arretari deika eta alabari utziko nion eskatzen. Pako Aristi «Note book», 2005 - 129. orr.
Hitzik gabe egin diot barmanari beste garagardo bi eskatzeko keinua. Jakinik Bordeleko ostatu batean barman bat bilatzen zutela erabaki zuen hara joatea. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.
Barman adiskidetsuaren arreta gogaikarriaz libratzeko. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 207. orr.