Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barkillo2 iz zilarrezko ontzitxoa, zenbait ospakizunetan ardoa edateko erabiltzen dena.
Barkilloak zilarrezko ontziak dira. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 96. orr.
Aberatsa ez ezik eskuzabala ere bazen Maxurreneako familiak ardoa eta guzti banatu zuen, barkillotan banatu ere. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 96. orr.
Merienda bukatutakoan, Maxurreneakoek baxera bildu eta berehala nabaritu zuten barkilloaren falta. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 96. orr.