Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nashville aldera egin du Van The Man jaunak bere lan berri honetan [...] eta bertako iturritik egia unibertsalak ekarri ditu, kantu bihurturik: bekatuaren ordaina, sentimenduen higadura, barkazioa eta abar. Berria - Kultura 2006-03-09
Eta ezkontzarena, hainbestean: umea izateagatik ere barkazioa eskatzera joatera behartzen zituzten. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 80. orr.
Gure lagunak barkazioa eskatu zien eta, hurrengoan kobra akabatzen bazuen, ohore guztiekin lurperatuko zuela agindu zien. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 158. orr.
Barkazioa eskatu behar dizut. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 192. orr.
Oraintxe bertan eskatuko diok barkazioa hire arrebari. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.
Barkazioa Jainkoari umea izan zutelako! Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 80. orr.
Aita santu onberak bekatuen barkazioa eman zion berriz ere, frantziskotarren edozein komentutan bizitzeko baimena eta aitormenak egitekoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.
Zure oinetan ahuspezten naiz barkazioa eskuratzeko, eta finitzen dut gutun sobera luze hau. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.
Williams andrearen aurretik zihoan urduri, korridore lauzatuan zehar, batera eta bestera burua, klaskaka mingaina, gelditu ezinik, etxearen txikiagatik barkazio eske. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.
Aita Santua, judutarrekin egindako masakreaz barkazio eske. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.
Bere ebakuntza guztiak kontaraziko dizkiot, barkaziorik gabe, Roberts jaunari. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 140. orr.
Jauna eskertu bihotzez, huts egiteen barkazioa eta ahuldadeentzako errukia bilatu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 393. orr.
Hitz bat edo barkaziozko seinale bat jasotzeko irrikaz. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.
Barkazio-hitzik ez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.
Nire barkazio bidea hasten zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 89. orr.
barkazio eske (9); barkazioa eskatu (12); barkazioa eskatu behar (4); barkazioa eskatuz (3); barkazioa eskatzen (6); barkazioa eskatzera (4)