Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barkatze iz huts, irain, bekatu bat zigortzeari edo zor bat hartzeari utzi.
Txarragoak ontzen du txarra, eta, gaur den egunean, gure tenplu garaikideetako erlijioarekin alderaturik, barkatze hari ederresten hasia nago. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.
Katalunian aspaldi erabaki genuen kanpo zorraren barkatzearen alde egitea. Berria - Harian 2005-04-23
Barre egiten diogu barkatzeari eta barkatzearen gezur arinari, ez barkatzearen egia astun mortalaz atzendurik.Gerla denbora honetan Arte gateak zabaldu ditu bi emankizun horiek erakusteko zer diren terrorismoaren eta gerlaren ondorio latzak bainan barkatze-bideak zabalduak direla. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.