Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten. Elizen arteko biblia 1 Ko 13,7
Dena barkatzen zuenak ez zuen bere dizipuluaren traizioa barkatu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.
Oso da motela erabat kobraezina den zenbait herrialdeen kanpo-zorra barkatzerakoan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 325. orr.
Hemen ez ditek barkatzen! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.
Barkatu oparirik ez ekarria, aitor dut ez nekiela zuen berririk. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.
Salomonek bizia barkatu Adoniasi. Elizen arteko biblia 1 Erg 1,41 tit
Jakinarazi zion barkatu egiten zizkiola hutsegite guztiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.
Barkatuko ahal dizkit Borgesek, bere zeru-infernu zirkularretik, nire oker infinituak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.
Zure gezurra barkatu dizu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 306. orr.
Ezingo diat barkatu egin didaan laidoa! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.
Den-dena poliki aztertu nian... barkatuko didak jakin-min lotsagabe hori. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.
Barkatu beharko didazu umekeria hau. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 38. orr.
Barkatu diozu beraz intendentaren emaztearekiko abentura? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.
Barkatzen diot nire buruari ergelkeria; ergelkeria, inozokeria eta memelokeria gauza humanoak direlako, eta beren humanoan barkagarri. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.
-Eta orain, beste galdera bat egitea barkatuko didazu? Txillardegi «Putzu», 1999 - 319. orr.
Otoi, barka iezadazu bekatua, eta zatoz nirekin Jauna gurtzera. Elizen arteko biblia 1 Sm 15,25
Denbora berean barkatzen zaie FIS delakoei egin dituzten barrabaskeriak, barkatuak dira ere armadak egin dituenak. Herria 2005-10-06
Barkatu zeure herriari zure kontra egin duen bekatua. - 2. orr.
Barkatu zeure herri Israelen bekatua. Elizen arteko biblia 1 M 4,31
Mantsotua eta mesedeagatik hunkitua, oparia hartu zuenean, bidegabekeria guztiak barkatu zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.
Bostekoa luzatu nien, eta barkatzeko esan, lehengo eguneko bultzadarengatik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 99. orr.
-Barkatu hain berant deitzeagatik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 15. orr.
-Barka ezak, adiskidea, baina horrelakorik bururatzea ere! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 419. orr.
-Hi barkatzeko erabakia hartu dik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.
Etsaia barkatzen duena bere eskutik hilko da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.
Ez da bakerik, elgar barkatuz baizik! Herria 2004-12-23
-Barka zaidazu mozten bazaitut, Kattalin baina, Eusebio ere hain ongi ezagutzen zenuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 66. orr.
Jainkoak barka zaitzala, Hamida. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 120. orr.
Barkatua zaude. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 29. orr.
Halatan, aitor dut, bakartia, bakartua, sekula ez barkatua sentitzen naizela. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.
-Barka ezazu, gobernadore jauna, zergatik esan duzu gurea jakitea erraza izan dela? Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.
Barka ezan, zer esan dun? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 122. orr.
Barkatu zaitu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 307. orr.
Eta barka, osaba. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.
-Barka ene atrebentzia, jauna. Txillardegi «Putzu», 1999 - 152. orr.
Jainkoari esker -barka: geure buruari esker-, gainditu egin dugu mitoaren aroa, eta arrazoiarenean bizi gara. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 58. orr.
-Barkatu, Remus -esan zion Blackek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 301. orr.
-Barkatu atrebentzia... Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 45. orr.
Barkatu endredoa... garai zailak bizi ditugu... Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 93. orr.
-Barkatu berandu etorri naizelako. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.
-Barkatu gorritzen banaiz, don Fulgor. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.
-Barkatu negar egiten ari banaiz, baina hain nago pozik... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 250. orr.
Pieza esatea gutxi esatea da Wagnerrentzat, barkatu. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.
-Ez dago zer barkaturik, Bidezango, adiskide zahar hori! -esan zion Lupinek. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 302. orr.
Zer barkatua eduki behar horretarako! Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.
Ja, ja!; barkatu: kar, kar. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.
Baina ez da zurea bakarrik, barkatu! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.
Bigarrenez deitu zuten, barkatzeko esanda sartu zen korridoreko bigarren gelan, atea itxiz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 28. orr.
Ekintza on batek barkatuko ditu zure espirituaren gehiegikeria guztiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.
Nola barkatzen da hainbeste traizio? Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 68. orr.
Barkatzen ez duen eritasun batek ereman du, hau ere. Herria 2001-09-06
Marcosek ez die azkeneko erronda barkatu. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 70. orr.
Bi pilotariak azkarrak, zaluak, sutsuak, hola egiten da buruz-burukako partida, oren bat eta hogei minutaz nehork ezin barkatuz. Herria 2003-04-10
Halere ez dio barkatu makearrak, merezimenduz berdinduz eta eramanez ondarrean. Herria 2005-03-24
Barkatzen duenak galdu egiten duela esan ohi da futbolean. Berria - Kirola 2006-01-04
Gurutzean zazpi hitz esan zituen; gurutziltzatzen zutenen alde otoitz egin zuen; lapurrari barkatu zion; bere Ama San Joani gomendatu zion, eta San Joan bere Amari. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 175. orr.
Ez zen alabari barkatzeko gai izan eta oraintxe, hainbeste urteren buruan ere, ez zuen aski kalipurik ukan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.
Elkarri barkatzen ere ikasia dugu... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.
Hola hasi dira denak gogotik, harra zilotik bezala, elgarri ezin barkatuz. Herria 2001-08-02
Barkatuko didazu, bide batez, "Euskal Herri" izena erabiltzen badut hemen, eta ez "Euskadi". Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.
-Jainkoak barkatuko ahal dizu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.
Barkatuko didazu, Gérard, baina hola da. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 129. orr.
Barkatuko al didazu? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.
Ez didak barkatu, orduan -erabaki zuen Martinek-. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.
Hilik ere ez zidaten barkatu bizi zirenek. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.
Barkatuko diguzu, baina hemengo janaria ez da hiriburuetakoa bezalakoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 52. orr.
Ez didazu inoiz barkatuko? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 86. orr.
Barka iezaiozu zure aita ergel ahobero honi. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.
Ea barka diezaiokedan, horratik! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 306. orr.
Hara, mantu hau ematen dizut, baina, arren, barka iezaiozu zeure nagusiari Jainko Jaunaren maitasunagatik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.
Ez dago munduan bekataririk, bihotz-berrituz gero, Jainkoak barkatuko ez dionik. Berria - Ekonomia 2004-07-01
Aitortzen dut, seme, gauza guztietan esaneko izan dudala, ez diola bere buruari ezertan barkatu eta azkarra izan dela beti agindutakoa betetzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.
Babiloniako erregeak Joiakini barkatu. Elizen arteko biblia Is 39,1
Ez ote diozu hiri osoari barkatuko, berrogeita hamar errugabe horiengatik? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 51. orr.
Aita Santakrutzek (baita Lizarraga jeneralak berak ere) "posterik batere ez barkatzeko" emandako mila aginduen ondoren, ba al dago alerik ere tente? Txillardegi «Putzu», 1999 - 77. orr.
Afanasi Vasilievitxek berezitasun itzalgarri asko ditu, baina baita ezin barkatuzko akats ugari ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.
Hori ezin barkatuzko jendetasun eskasa zela eta besterik ez! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.
Ezin barkatuzko ezjakintasuna hauxe, beren buruak aztertu behar baitzituzten eta beren asmoak ere bai, Jainkoa izan zedin helburua eta ez beren interesa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.
Gero bataila bat ponduz pondu, ezin barkatuzkoa eta horra irabazleen abantaila 45-43, 46-44, eta 49-45. Herria 2004-01-22
barkatu ahal (5); barkatu atrebentzia (6); barkatu baina (13); barkatu behar (30); barkatu behar didazu (6); barkatu beharko (12); barkatu beharko didazu (8); barkatu berriz (4); barkatu diot (4); barkatu egin (44); barkatu egingo (21); barkatu egiten (22); barkatu egiten dio (4); barkatu esan (8); barkatu esatea (6); barkatu ezin (5); barkatu gabe (4); barkatu jauna (7); barkatu nahi (10); barkatu nahi izan (4); barkatu nire (7); barkatu nizkion (4); barkatu zeure (10); barkatu zion (10)
bekatuak barkatu (7); bizia barkatu (12); bizitza barkatu (4); buruari barkatu (4); ez barkatu (17); ez dio barkatu (8); ez du barkatu (6); ez dute barkatu (6); ez zien barkatu (4); ez zion barkatu (9); ez zuen barkatu (25); ez zuten barkatu (7); ezin da barkatu (4); inoiz barkatu (8); jainkoak barkatu (6); nik barkatu (7); orain barkatu (4); sekula barkatu (5); zuk barkatu (4)
barkatua izan (5); barkatua izango (12); barkatua izango du (12); eta barkatua (14); eta barkatua izango (11)
barkatuko ahal (24); barkatuko ahal didazu (7); barkatuko ahal dit (8); barkatuko al (10); barkatuko al didazu (4); barkatuko al dit (4); barkatuko didak (4); barkatuko didate (4); barkatuko didazu (52); barkatuko didazu atrebentzia (4); barkatuko didazue (13); barkatuko nioke (4); barkatuko zeuen (4); ez du barkatuko (25); ez eta barkatuko (5); inoiz barkatuko (18); jainkoak barkatuko (5); neure buruari barkatuko (6); sekula barkatuko (14)
zer barkaturik (12)
barkatuta zaude (4)
ezin barkatuz (5)
ez barkatzea (4)
barkatzeko ahalmena (5); barkatzeko erregutu (6); barkatzeko esan (4); barkatzeko eskatu (11); barkatzeko eskatu zidan (5); barkatzeko eskatzen (5) barkatzeko gai (6); barkatzeko prest (12); bekatuak barkatzeko (10); ez barkatzeko (4); zorra barkatzeko (5)
aise barkatzen (8); amodioz dutenengatik barkatzen (4); barkatzen badidazu (5); barkatzen diot (7); barkatzen dituena (4); barkatzen dizut (10); barkatzen du (6); barkatzen dute (4); barkatzen eta (15); barkatzen ez (83); barkatzen ez duen (51); barkatzen zion (5); bekatua barkatzen (5); bekatuak barkatzen (5); dena barkatzen (9); erraz barkatzen (4); ez baitu barkatzen (6); ez du barkatzen (21); ez dute barkatzen (8); ez zion barkatzen (6); ezer barkatzen (6); gure zordunei barkatzen (4); guztiak barkatzen (7); irainak barkatzen (4); zordunei barkatzen (5)