Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barkamena informazio nuklearra saldu zuen zientzialariarentzat. Berria - Mundua 2004-02-06
Kultura post-kristau batean bizi garenontzat, batik bat, ulergarri eta onargarri al da barkamenaren zentzua? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 106. orr.
Bake honek ordea, bide ematen dio gaitzegiteari, ezen barkamenaren erraztasunak pizgarri bat eskaintzen baldin badio gaizkileari, are gehiago sustagarri emanen dio, gaztigurik ez izateko agintzak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.
Justizia ala barkamena beraz? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.
Bere askatasunaren baitan dago barkamena ematea, lege eta ideologia eta arrisku guztien aurka izanik ere. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.
Gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu. Elizen arteko biblia 1 P 4,8
Lor diezadazula Jainkoagandik nire bekatuen barkamena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1022. orr.
Otoitzerako ahoa zabaltzen du eta bere bekatuen barkamena eskatzen. Elizen arteko biblia Si 39,5
Biktima bat nintzen, baina ez errudun; barkamena ere, besteek eskatu behar zidaten, ni guztiz libre nengoen inori barkamena eskatzetik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 313. orr.
Aita, barkamena eskatzen dizut hain setatia izateagatik eta zure aginduak ez betetzeagatik. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 130. orr.
-Eskatu oraintxe bertan barkamena! Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 98. orr.
Eska lezake barkamenik espainiar gobernuak frankismoaren berrogeialdiarengatik? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.
Epaileak ez zuen baldintzapeko askatasuna onartu Azkaratek ez zuelako indarkeria arbuiatu eta barkamenik eskatu. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Luxemburgeko apezpikuak, urrats berezi bat obratu du, judueri, emaztekieri eta dibortzatu berriz ezkondueri barkamena galdatuz. Herria 2003-10-23
Jainkoaren barkamenari uko egin zion kondenatu baten oihu lazgarriak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 203. orr.
Bertan zeudenei eta Ordenako beste guztiei, bedeinkapena eta barkamena emateko ohitura zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 568. orr.
Erregeak barkamena eman zien errenditu ziren Ekialdeko Gizakiei, eta aske utzi zituen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.
Dardaraz zegoen apaizarekin dardarka aitortu zen eta, barkamena hartu ondoren, ohean lasai etzan eta Jaunagan lokartu zen zoriontsu. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.
Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei; zuek barkamena ukatzen diezuenei. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.
Honelako jendeak ez du barkamenik merezi. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.
Asmo beteko krudeltasunak ez du barkamenik. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 239. orr.
Barkamenik ba ote du batek hobenaren etekina itzuli gabe? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 144. orr.
Jainkoaren barkamena zurekin... Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.
Etsaiari barkamenik ez! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.
Gaitzespenezko eta barkamenezko irribarrea. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 210. orr.
Estatubatuarrak zorraren barkamenaren alde daude, baina hori bai, barkamena NDFren, Munduko Bankuaren eta beste kreditu erakundeen ardurapean utzi nahi dute. Berria - Ekonomia 2004-10-01
Barkamen zintzoak bi betebehar ditu: borondatezkotasuna (zintzotasuna) eta egiazkotasuna (akatsa berriro ez errepikatzeko borondatea). Berria - Euskal Herria 2006-03-03
Nahi ukan balu, barkamen osoa eskaintzen ahalko ziola, Bové egun hotan jalgitzeko gisan presondegitik. Herria 2003-07-17
Ezin da goi mailako erranairu hau gu guztiok judizio herren eta iritzi besobakarretatik absolbituko gintuzkeen barkamen unibertsaltzat hartu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.
Kolpeka, ukabilkadaka eta irainka itzuliarazi zituzten hirira, horietako batzuek, nork daki, oraindik ere benetan itxaron gabe itxaroten zutelarik barkamen ezinezkoa traizionatu zituzten horiengandik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.
Bekatariak bere okerra ezagutu eta damutzen den neurrian ematen den barkamen baldintzatua. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.
Derrigorrezko barkamena iraina edo faltsukeria da. Berria - Euskal Herria 2006-03-03
Zeren gisa horretako hutsegiteetan, bakarra baita erabateko barkamena erdiesteko era, eta ez daiteke batbedera aurrean dela baizik irits. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 450. orr.
BBC kateak Tony Blairri «baldintzarik gabeko» barkamen publikoa eskatu eta gero, Erresuma Batuko lehen ministroak Kelly auziagatik sortutako krisi politikoa itxitzat jo zuen atzo. Berria - Mundua 2004-01-30
Ez duzu barkamen-hitz bakar bat ere esan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 107. orr.
Sortuko ote da gure artean barkamen girorik, barkazioa eskatu eta eman ahal izateko? Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Gerra krimentzat jotzen ziren ekintzen erantzuleak babesteko, berriz, barkamen legeak ezarri zituzten. Berria - Harian 2005-07-19
Urteetako lanaren ostean, Espainian Alemaniak zeukan enbaxadoreak barkamen testua irakurri zuen, 1997. urtean. Berria - Euskal Herria 2004-08-19
Nahikoa izango ziren minutu urri haiek barkamen-papera bera baino lehen iritsi eta bizia salbatzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 224. orr.
Epaiketaren amaieran, baina, damua aldarrikatu zuen Bruneriek eta Jacques Chiraci barkamen eskaera egin ziola jakinarazi zuen. Berria - Mundua 2004-12-11
Agertu genuen Bernardo Ureta Urpe harri-jasotzailearen adierazpenak eta barkamen eskaria. Berria - Kirola 2004-07-01
Euskalduna betidanik zintzoki jokatzen da, eta segur ez du barkamen galdatze beharrik. Herria 2003-10-30
Gizonaren hizketa moldeari halako barkamen kutsua hartu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 342. orr.
Gona polit bat erosteko dirua izan zen barkamen saria. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 90. orr.
Gure bekatuen barkamen-oparitzat bere Semea bidaliz erakutsi digun maitasuna. Elizen arteko biblia 1 J 4,10
Esan israeldarrei har dezatela aker bat barkamen-oparirako, zekor bat eta bildots bat, urtekoak eta akasgabeak, erre-oparirako. Elizen arteko biblia Lb 9,3
Gurutzetik, Kristoren tronu gorenetik eta Barkamen-leku ezkututik sortua bezala, entzun zenuen ahots hura ere. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.
Zigortzen banauzu, zure eskua milikatuko dut, horren handia baita nire barkamen sena. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 169. orr.
Enpresa aberatsari zinegotziak egiten dion zerga-barkamena; damutu ez den erregeari apaizak ematen dion absoluzioa, etab. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 254. orr.
Barkamen eske ari balitz bezain apal hitz egin zuen segidan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.
Barkamen eske natorkik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 310. orr.
Kristina ere ez da nolanahi barkamen eske ibiltzen direnetarik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.
Munduko buruzagirik ahaltsuenetako bat, ahaltsuena ez bada, nire oinetan negarrez eta barkamen eske ikustea. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 160. orr.
"Tiroak edo hil edo odola bezalako hitzak esaterakoan, niri begiratzen zidan, barkamen eske bezala: "ez dago beste erremediorik, gaixo hori". Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.
Hau, seguru asko, hamaika aldiz kontatu dizuet", esaten zizuen beti, barkamen eske edo. «Bizia lo», 2003 - 117. orr.
Moises Jaunari barkamen eske. Elizen arteko biblia Zen 14,11 tit
Barkamen eske formalik ez badago, nik ere ez dut parte hartuko. Berria - Euskal Herria 2004-07-29
Gure herriak bere hitzari eutsiko dion presidentea behar du, gero barkamen eske lotsagarri eta atxikopalatua ibiltzeko beharrik izango ez duena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 212. orr.
Barkamen eske legez atea erdi zabaldu eta ertzainaren aurpegia azaldu da. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 90. orr.
Alde bateko eta besteko biktimen senide batzuek senarra hil zionari barkatzeko beharrik edo haren barkamen eske beharrik ez dutela sentitzen diote. Berria - Euskal Herria 2006-04-06
aldeko barkamen (19); aldeko barkamen ohikunea (16)
barkamen egun (3); barkamen eguna (3); barkamen eskaera (6); barkamen eskatu (4); barkamen eskatzen diat (3); barkamen eske (50); barkamen eske ari (4); barkamen eske bezala (5); barkamen eske edo (3); barkamen hitz (4); barkamen legea (3); barkamen ohikunea (48); barkamen ohikunea egin (4); barkamen ohikunea egingo (11); barkamen ohikunea egiteko (17); barkamen opari (4); barkamen oparia (17); barkamen oparia da (5); barkamen oparia eta (4); barkamen oparigaia (3); barkamen opariko (9); barkamen opariko zekorra (3); barkamen oparirako (13); barkamen oparirako eta (4); barkamen oparirako zekorra (4); barkamen oparirik (3); barkamen oparitarako (10); barkamen oparitzat (27); barkamen oparitzat eskainitako (3); barkamen osoa (4)
bekatuaren barkamen ohikunea (9); bekatuaren barkamen oparitzat (3); bekatuen barkamen ohikunea (7); bekatuen barkamen oparirik (3); bere barkamen opariko (3); eta barkamen (18); haren alde barkamen (3); herriaren aldeko barkamen (5); nire barkamen (3); zeuen bekatuen barkamen (4); zorren barkamen (3)
barkamena eman (18); barkamena eman zion (3); barkamena emateko (6); barkamena ematen (9)
barkamena eska (7); barkamena eskatu (252); barkamena eskatu behar (39); barkamena eskatu beharko (8); barkamena eskatu die (5); barkamena eskatu du (17); barkamena eskatu nahi (20); barkamena eskatu nion (6); barkamena eskatu ondoren (4); barkamena eskatu ostean (3); barkamena eskatu zien (10); barkamena eskatu zion (30); barkamena eskatu zuen (42); barkamena eskatuko (11); barkamena eskatuz (25); barkamena eskatuz bezala (12); barkamena eskatzea (22); barkamena eskatzea galdegin (4); barkamena eskatzeko (54); barkamena eskatzeko eskatu (3); barkamena eskatzeko exijitu (5); barkamena eskatzeko galdegin (5); barkamena eskatzekotan (4); barkamena eskatzekotan egon (3); barkamena eskatzen (75); barkamena eskatzen ari (5); barkamena eskatzen ariko (4); barkamena eskatzen dizut (16); barkamena eskatzera (12)
barkamena eta (9); barkamena iristeko (3); barkamena jaso (5); barkamena lortu (3); barkamena lortzeko (7); barkamena lortzen (3); barkamena merezi (3)
bekatuaren barkamena (3); bekatuen barkamena (25); bere barkamena (3); bere bekatuen barkamena (3); berriro barkamena (3); egindakoagatik barkamena eskatu (3); elizak barkamena eskatu (3); esandakoagatik barkamena (3); eskatu barkamena (3); gero barkamena eskatu (3); guztien barkamena (5); haien barkamena (3); herritarrei barkamena (4); jainkoari barkamena (4)
barkamenak eskatu (4); barkamenak eskatzen (5); gure barkamenak (3)
barkamenik eskatu (28); barkamenik eskatu behar (3); barkamenik eskatu beharrik (3); barkamenik eskatu ez (4); barkamenik eskatuko (5); barkamenik eskatzen (3); barkamenik ez (7); barkamenik gabe (6); barkamenik gabe hil (3); barkamenik izango (4); etsaiari barkamenik ez (3); ez barkamenik (4); ez du barkamenik (9); ez dute barkamenik (3); ez zuen barkamenik (8); inoiz barkamenik (4)