Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

barkagarri 1 izond barka daitekeena, barkatzeko modukoa.

Nago ez ote dagoen baieztapen horretan nahigabe izaniko ahaztura barkagarri bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.

Ikuskizunaren galera barkagarri egiten zuen beso horiexetara tinkaturiko kokots punttadunaren nahiz goraxeagoko begi berdeen hurbiltasunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Maitasunaren amoreakatik egiten dena beti baita barkagarri, nire aburuz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 315. orr.

Ritaren ustez menpekoak eta txikiak egindako oro da barkagarri.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 179. orr.

Ibili dabilenari barkagarri zaiok ez dagokion lekuan egotea, dabilenari iritsi artekoa geratzen zaiok itxaropen, aitzakia eta babes.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 9. orr.

Barkagarriagoa da edozein leku lizunetara joatea horren etxera inguratzea baino.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 150. orr.

Nabarmenkeria bat litzateke, zalantzarik gabe, baina barkagarria, bederen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.

Nik neuk hurbil sentitu dut Karine pertsonaia eta neure egin dut bere jatorrismoarekiko kritika eta asperdura, eta horrexek bakarrik barkagarri egiten dizkit liburuaren gainerako ahuleziak.  Berria - Kultura   2004-12-04

Gauak ezabatu egiten ditu akatsak, barkagarriago egiten ditu hanka-sartzeak, ahanzkorrago bihurtzen bekatuak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 140. orr.

Santakrutz, bere astakeriak eta guzti, barkagarri gertatzen zait... maitagarri ere bai, agian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 93. orr.

Buenos Airesen bi hilabete inolako emaitzarik lortu gabe ematea ulergarri eta barkagarria jotzen zuen, baina bere buruari barkatu ezin ziona zera zen: [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

Barkatzen diot nire buruari ergelkeria; ergelkeria, inozokeria eta memelokeria gauza humanoak direlako, eta beren humanoan barkagarri.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

2 (izen gisa)

Etxerako itzuleran barkagarriak aurkitzen nizkion, beharbada arazoren bat izango zuela pentsatzen nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barkagarria da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus