Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
barkaberatasun iz barkabera denaren nolakotasuna.
Halako barkaberatasun batek harritzen nau, lehenik eta behin: ordeka pozoitsu horrek izar gutxiegi jaurtitzen du. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 123. orr.
Senekak, aldiz, Epikurori jarraiki, barkaberatasunik eskuzabalena aldarrikatzen du, are barkamena eskatzen ez dutenentzat ere. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 135. orr.
Askatze hori ez dela barkaberatasunezko neurri bat azpimarratu zuen, legeak berak aitzinikusten duen zigor antolamendua baizik. Berria - Euskal Herria 2004-09-26